Burlatako jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Burlatako jauregia
Burlada - Palacete de Burlada 1.jpg
Burlatako jauregiaren ikuspegia.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Kale Nagusia, 2.
31600
Koordenatuak 42° 49′ 22″ N, 1° 37′ 09″ W / 42.82283889°N,1.61918889°W / 42.82283889; -1.61918889Koordenatuak: 42° 49′ 22″ N, 1° 37′ 09″ W / 42.82283889°N,1.61918889°W / 42.82283889; -1.61918889
Historia eta erabilera
Irekiera2008-01-08
Arkitektura
Webgunea http://elpalacetejauregia.es/

Burlatako jauregia edota Uranga jauregia (gaztelaniaz El Palacete de Burlada) Nafarroako Burlata udalerrian dagoen jauregi bat da. Gaur egun eraikinean jatetxe eta kafetegia daude.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kale Nagusiko 2. zenbakian dago. Iruñeko Beloso auzotik etorrita, Belosoko zubia igaro eta behin, Burlatako herrigunearen sarreran dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1902an Migel Uranga eta Benita Galdeano senar-emazteek heuren lurjabetzak bildu asmoz jauregia eta lorategiak eraikiarazi zituzten. Jauregiak Uranga jauregia izena jaso zuen. Jauregia Maximo Goizueta arkitektoak garaiko mugimendu modernistaren ereduei jarraituz diseinatu zuen.

1991an Burlatako Udalak erosi zuen. Ondoren eraikina zaharberritu egin zen.

Gaur egun jauregian jatetxea eta kafetegia daude.

Inguruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burlatako jauregia
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa