Cáceres et al. v. Paraguay
Cáceres et al. v. Paraguay | |
---|---|
Mota | auzitegi prozedura |
Argitaratze-data | 2019ko abuztuaren 9a |
Herrialdea | Paraguai |
Auzitegia | United Nations Human Rights Committee (en) |
Cáceres et al. v. Paraguay (2751/2016 komunikazioa) Nazio Batuen Erakundearen giza eskubideen kontseiluak 2019an ikusitako kasua izan zen. Kasuan, Paraguaiko nekazari familia batek Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordearen aurrean eskatu zuen nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreko inguruko enpresa handiek agrotoxikoak (pestizidak eta herbizidak) masiboki erabiltzeak bertako egoiliar ugari pozoitu zituela eta Ruben Portillo Cáceres ahaidea horren eraginez hil zela. Familiak lurrak jaso zituen Colonia Yerutí izeneko gunean, eta genetikoki eraldatutako soja masiboki landatzen zuten hainbat esplotazio zituzten inguruan[1].
Komiteak ikusi zuen urratu egin zirela senideek bizirako, pribatutasunerako, familiarako eta bizilekurako zituzten eskubideak, bai eta baliabide eraginkor bat ere, eta adierazi zuen Estatuak ez zuela behar bezala eskatu ingurumen-erregelamenduak betetzea, eta ez zituela behar bezala konpondu eragindako kalteak[2]. Diktamenaren arabera, Cáceres familiak bere fruta-arbolekiko, animaliekiko eta euren lurretan zegoen urarekiko dependentzia zuten eta, beraz, hauek euren etxebizitzatzat hartu beharko lirateke[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Potrillo Cáceres y otros v. Paraguay. 2019-08-09 (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Comité de Derechos Humanos de la ONU ve violaciones al derecho a la vida debido a fumigaciones masivas de cultivos en Paraguay» Red-DESC (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rights, Defending Peasants'. (2022-11-28). «El Comité de Derechos Humanos de la ONU protege el derecho a la tierra en Paraguay mediante la UNDROP» Defending Peasants' Rights (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).