Genetikoki eraldatutako organismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
GloFish, etxe-abere gisa saldutako lehen GEO animalia

Genetikoki eraldatutako organismoa (GEO) edo Jitez Aldatu(tako) Organismoa (JAO)[1] ingeniaritza genetikoko teknikak erabiliz bere material genetikoa eraldaturik duen izaki biziduna da. ADN errekonbinantearen teknologia erabiliz, jatorri askotako DNA molekulak konbinatzen dira molekula bakarrean, geneen multzo berri bat osatuz. DNA hori organismo batean sartzen da, eta organismo horri ezaugarri berriak ematen dizkio.

Organismo transgenikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organismo transgenikoak genetikoki eraldatutako organismoen azpimultzo bat dira. Azpimultzo horretan, organismoei txertatutako DNAk beste espezie batean du jatorria.

Gizakiaren zelulen kromosometan ere geneak txertatu nahi izan dira, hainbat akats genetiko eta gaixotasun sendatzearren, gene okerrak kenduz eta gene zuzenak ipiniz. Horretan datza terapia genetikoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jitez Aldatu(tako) Organismoa izena eta JAO akronimoa Ipar Euskal Herrian erabiltzen dira. Ikus, adibidez, Alda! blogean, Berrian edo EHLGren webgunean. Herri batzuetako sarreretan, badira sigla hori darabilten panelak, horrelako organismoak sortzearen aurka.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Genetikoki eraldatutako organismo Aldatu lotura Wikidatan