Cévennes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cévennes
Cévennes.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Mont Lozère Itzuli
Garaiera 1.702 m
Geografia
Koordenatuak 44° 25′ 34″ N, 3° 44′ 21″ E / 44.42623611°N,3.73926389°E / 44.42623611; 3.73926389Koordenatuak: 44° 25′ 34″ N, 3° 44′ 21″ E / 44.42623611°N,3.73926389°E / 44.42623611; 3.73926389
Honen parte da The Causses and the Cévennes, Mediterranean agro-pastoral Cultural Landscape Itzuli
Mendikatea Erdialdeko Mendigunea (Frantzia)
Herrialdea Frantzia

Cévennes Frantziaren erdialdeko lurraldea, Massif Central edo Erdialdeko Mendigunearen ekialdean (Lozère, Ardèche eta Gard departamenduak) dagoena. Alpe mendiak sortu ziren garaian eraturiko mendiek osatzen dute (Aigoual, 1.567 m; Tanargue, 1.441 m; eta Lozère, 1.702 m). Hérault ibaiak eta Rhône ibaiaren adarrek (Gard, Cèze eta Ardèche) zeharkatzen dute. Haran sakon ugari daude. Antzinako nekazaritza (mahastiak eta masustak) asko berritu da, eta industria indartsua sortu da Alès inguruan, harrikatzaren ustiapenaren poderioz (metalgintza eta kimika-industria).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cévennes lurraldea protestantismoaren gotorleku indartsuenetakoa izan zen, eta camisard kalbinisten babeslekua izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cévennes Aldatu lotura Wikidatan