Edukira joan

Lozère

Lozère (48)
Frantziako departamendua
Lozère (48)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaOkzitania
PrefeturaMende
PrefetaJean-Paul Pourquier
(UMP)
AzpiprefeturakFlorac
Barrutiak2
Kantonamenduak25
Udalerriak185
Kokapena
Koordenatuak44°20′N 3°36′E / 44.33°N 3.6°E / 44.33; 3.6
Azalera5.167 km²
Demografia
Biztanleria76486
Dentsitatea14.802,786916973 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Lozère[1] (frantsesez /lɔzɛʁ/ ahoskatua; okzitanieraz: Losera /luˈzeɾɔ/ ahoskatua) Okzitania eskualdeko departamendu bat da (zenbakia: 48), Frantziako erdi-hegoaldean, Massif Centralen hego-ekialdean. Bertako Lozère menditik hartzen du izena.

Prefektura Mende hirian dago. Suprefetura hiria Florac da. Mugakide ditu Cantal, Loira Garaia, Ardèche, Gard eta Aveyron departamenduak. Eskualde menditsua da, oro har. Iparraldeak Marguerideko mendiek (1.554 m, Truc de Randon gailurra) hartzen dute; mendi horiek ekialderantz luzatzen dira. Ipar-mendebaldean eta mendebaldean sumendiek sortutako Aubraceko goi-ordokia dago; hego-ekialdean Cevenas mendialde granitikoa (Lozère mendia, 1.702 m; Bougès mendia, 1.424 m). Ekonomia jarduera nagusiak abeltzaintza (behi eta ardi azienda) eta janari industria (Roquefort gazta) dira. Bigarren Mundu Gerraz geroztik jende askok utzi du Lozereko departamendua.

Lozère 1790reko martxoaren 4an sortutako 83 departamenduetako bat da, 1789ko abenduaren 22ko legea aplikatuz. Hasieran Sources eta Hautes-Cévennes izenak proposatu ziren, baina ez zituzten onartu. Haren mugak antzinako Gévaudango artzapezpiku-barrutiarenekin bat datoz, Sauguesko kantonamendua izan ezik, barruti horretakoa zena eta orain Loira Garaia departamenduan dagoena.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Departamenduak bi barruti, hamahiru kantonamendu eta 158 udalerri ditu.[2]

INSEE
kodea
BarrutiaHiriburuaBiztanleria[3]
(2012)
Azalera
(km2)
Dentsitatea
(biztanle/km2)
Udalerriak
481FloracFlorac13,276  1,687  7,938
482MendeMende63,613  3,479  18,3120

Hona hemen Lozèreko hamahiru kantonamenduak:

Bilakaera demografikoa
1801183118411851185618611866
126.503140.347140.788144.705140.819137.367137.367
1872187618811886189118961901
135.190138.319143.565141.264135.517132.151128.016
1906191119211926193119361946
128.016122.738108.822104.733101.84998.48090.523
1954196219681975198219901999
82.39181.86877.25874.82574.29472.82573.509

Turistek espeleologia eta beste kirol batzuk, tartean eski edo kayak, egiten dituzte. Lozèrek Cévennesko parke nazionalaren zati bat du bere barnean. Frantziako lekurik hoberena da amuarrainak hartzeko, batez ere Lot, Tarn edota Truyère ibaiak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 36. araua. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-9-24).
  2. (Frantsesez) Institut national de la statistique et des études économiques - INSEE. Département de La Lozère (48). .
  3. (Frantsesez) Institut national de la statistique et des études économiques - INSEE. Populations lègales 2012 - 48-Lozère. in: Populations légales 2012 des départements et des collectivités d'outre-mer..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]