C proteina erreaktibo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

C proteina erreaktibo (CPE, edo CRP ingelesez) odolean dagoen proteina da, odol-analisi batean batzuetan aztertzen dena hainbat patologia antzemateko. Gibelak ekoizten du, eta hantura prozesuek bere kontzentrazioa igotzen dute [1].

Hanturek ez ezik, infekzioek ere C proteina erreaktiboaren odol-mailak handitzen dituzte. Esan daiteke hantura edo infekzio baten ondorioz gibelak C proteina erreaktiboa askatzen duela, eta proteina horren aparteko odol-mailak sukarra edo minaren aurretik agertu ohi direla (gaitzaren lehenengo zantzuetako bat izanik, beraz).

Hainbat gaitz autoimmune C proteina erreaktiboaren maila altuekin lotuta daude (batez ere fase akutuetan).

Maila fisiologikoan proteina horrek konplementu sistema bizkortzen du: izan ere, bakterioen eta organismoaren zelula hilen azalean dagoen fosfokolina molekulari atxikitzen zaio. Lotura honek konplementua eta makrofagoen jarduera indartzen du, zelula hilak edo bakterioak suntsitzeko. Antigorputzen antzera jarduten du.

William S. Tillett eta T. Francis ikerlariek aurkitu zuten 1930ean.

Bere sintesia kodetzen duen genea gizakiaren 1. kromosoman dago.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Euskaraz) Haserrea, proteina eta arazo kardiobaskularrak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]