Cadahalso etxea
Cadahalso etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Aiara |
Koordenatuak | 43°07′09″N 3°02′20″W / 43.1192°N 3.03878°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIV. mendea - XV. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 11 |
Cadahalso etxea Aiarako Zuhatza auzoan dagoen dorretxea da.
1998ko uztailaren 17an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cadahalso etxea «El Valle» auzoan kokaturiko gotor-etxe bat da, Zuhatzatik Okondora doan bidearen eskuinetara, erakundearen 50. zenbakidun etxea izanik.
Etxea harlangaitzezko eraikina da, izkinetan harlandua duelarik eta oin lauki zuzena, bere fatxada nagusian dorre moduko gorputz bat erakutsiz, eta honek, bere goialdeko zatian egurrezko hegalki bat aurkeztuz. Lau isurkikoa du estalkia kanaldun teilaz eginikoa, dorrearen gainean faldoi batekin.
Eraikinaren ezkerraldean, altuera txikiagoko eranskin bat dago, beranduagokoa ziurrenik ere, adreiluzko bilbadurazkoa duelarik goiko solairua eta estalkia isurki bakarrekoa.
Dorrearen zatian, bere hegalean babesturik, sarrera nagusia dago arku zorrotz batez hornitua, zeinera patin baten bidez heltzen baita, honek bere goialdean gezileiho bat duelarik. Behe solairuan dinteldun sarrera txiki bat du dorreruntzko sarrera diren mentsulatxo batzuen gainean, aurreko eta hegaleko orman altueran bano txiki batzuk daude era berean, harlanduz inguratuak eta hegalekoa arku faltsu baten tankeran.
Dorrearen eskuinaldean ikuilurako sarrera dago, isurki bakarreko estalitako zatiz hornitua eta bano konopial itsu batekin. Ikuiluan aireztatze bano batzuk daude gezileiho modukoak eskuineko hegalean eta atzealdean eta barrualdean harrizko oinarrien gainean (bat edo beste hormigoizko oinarriz ordezkatua izan da) egurrezko zutabeen egitura ikusten da, lehen solairuko forjatuaren soliberia eta entaulamentua iraupen egoera txarrean egonik.
Eskuinaldeko hegalean eta atzealdean lehen aipatutako gezileihoak irekitzen dira behe solairuan eta neurri desberdinetako hainbat dinteldun bano, gehienak harlanduz inguratuak. Ezker hegalak aipaturiko eranskina erakusten du, dinteldun bano txiki batekin eta lehen solairuan ojibazko arku bidez izanik sarrera.
Babes espedientean, baita ere, bide ondoan dagoen labearen eraikin txikia ere sartzen da, eraikuntza nagusiaren, hau da, Cadahalso etxearen, menpeko elementu bezala.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Dorrearen sarrera berria.
-
Ikuspegi orokorra.
-
Atearen kisketa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |