Camélia Jordana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Camélia Jordana
Bizitza
JaiotzaToulon1992ko irailaren 15a (31 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea eta estudioko musikaria
Altuera1,63 metro
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Camélia Jordana
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuapianoa
ahotsa
DiskoetxeaSony Music
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa

cameliajordana.fr
IMDB: nm3874127 Allocine: 548703 Allmovie: vn333652546
Facebook: camelia.jordana Twitter: Camelia_Jordana Instagram: cjjordana MySpace: cameliajordanamusic Youtube: UCQUOX5YyYrgE5rKOPTcLm_w Spotify: 2XkCa3HcntokIgOP5N3QO7 iTunes: 352902060 Last fm: Camélia Jordana Musicbrainz: 1a971d5d-0f39-4f7f-8992-c95a7154b28b Songkick: 3169946 Discogs: 1770166 Allmusic: mn0002415162 Edit the value on Wikidata

Camélia Jordana Aliouane (Toulon, 1992ko irailaren 15a - ) frantziar abeslari eta aktorea da, emakumezko errebelazio aktore onenaren César Saria irabazitakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toulon hirian aljeriar inmigranteen familia batean jaio zen Jordana. Aita Kabiliako berberea zuen eta ama orandarra. Toulon alboko La Londe-les-Maures herrian hazi zen ahizpa zaharrarekin eta neba gaztearekin[1].

16 urte zituela Nouvelle Star telebistako abesti lehiaketara aurkeztu zen Louis Armstrong-en What a wonderful world abestiarekin[2] eta hirugarren postua eskuratu zuen[3]. Sony Music diskoetxearekin bere izena daraman diskoa argitaratu zuen 2010eko martxoaren 29an. Aurreneko astean 10.169 kopia saldu zituen eta Frantziako zerrendetan 9. postuan kokatu zen[4]. Gerora 7. posturaino iristi zen. Non Non Non (Écouter Barbara) singlea hirugarren postura iritsi zen Frantzian eta Belgikan[5].

Bigarren diskoa Dans la peau izan zen (2014) eta hirugarrena LOST (2018). 2021. urtean laugarren diskoa aterako du, Facile x Fragile.

2013an hasi zen aktore lanetan eta Le Brio filmearekin Emakumezko errebelazio aktore onenaren César Saria irabazi zuen 2017an[6]. 2019an Sœurs d'armes ("arma ahizpak") filmean emakumezko soldadu kurdoaren papera antzeztu zuen[7].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Albuma Chart
Frantzia Belgika Suitza
2010 Camélia Jordana 7 12 36
2014 Dans la peau 15 29 70
2018 LOST 133
2021 Facile x Fragile

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2013 The Stroller Strategy Mélanie
Ta main Natasha Laburmetraia
Les mauvaises têtes Fanny Telefilmea
2014 Bird People Leila
2015 All Three of Us Maryam
I'm All Yours Kenza
L'heureuse élue Djemila Laburmetraia
The Last Panthers Samira Telebistako miniseriea
2016 La fine équipe Salima
2017 Some Like It Veiled Leila
Le Brio Neïla Salah Emakumezko errebelazio aktore onenaren César Saria
Lumières Sarietarako izendatua emakumezko errebelazio aktore onenaren saritarako
2018 Chacun pour tous Julia
2019 Curiosa Zohra Ben Brahim
Sœurs d'armes Kenza
2020 La Nuit venue Naomie
Parents d'élèves Nora Portel
Les Choses qu'on dit, les choses qu'on fait Daphné

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Camélia Jordana: nouvel album» web.archive.org 2011-12-06 (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  2. Néo, Radio. «Radio Néo - Playlist» Radio Néo (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  3. (Frantsesez) Closermag.fr. (2016-09-15). «Qu'est devenue Camélia Jordana, 6 ans après son passage d... - Closer» www.closermag.fr (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  4. (Frantsesez) «Disques : Maé en tête, Camelia surprend, Alizée déçoit - Puremedias» ozap.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  5. (Frantsesez) leblogtvnews.com. «Ventes de CD : un Top 10 pour l'album de Camélia Jordana.» Leblogtvnews (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  6. (Gaztelaniaz) Una razón brillante (2017). (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  7. (Ingelesez) Sisters in Arms, Feature Film, 2018-2019 | Crew United. (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]