Camila María Concepción

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Camila María Concepción
Bizitza
Jaiotza Kalifornia, 1991
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza 2020ko otsailaren 21a (28/29 urte)
Hezkuntza
Heziketa Yale Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak idazlea, gidoilaria eta LGBT ekintzailea

Camila María Concepción (1991 - 2020ko otsailaren 21a) estatubatuar gidoilaria eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalifornian jaioa, Inland Empiren eta El Monten hazi zen. Ingelesezko literaturan graduatu zen Yale Unibertsitatean.

Netflixen 2020. urteko Gentefied izenburuko web-telesaileko gidoilari laguntzailea izan zen. Gainera, Netflixen 2019. urteko Daybreak telesaileko gidoilaria izan zen.

Concepción pertsona transgeneroen eskubideen aldeko latinoamerikar ekintzaile aktiboa izan zen. Jill Solowayren Time's Up 50/50 by 2020 izeneko ekimeneko partaidea izan zen, entretenimenduaren industrian ordezkaritza askoz anitzagoa izatearen aldekoa. 2018an transgeneroek hedabideetan duten presentziaz jardun zuen Ameriketako Estatu Batuetako Emakumeen Goi Bileran.

2020ko otsailaren 21ean hil zen bere buruaz beste eginda.


Biografia
Kalifornia
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.