Camilla Pang
Camilla Pang | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1992 (31/32 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko University College Doktoretza Wycliffe College (en) Bristolgo Unibertsitatea (2010 - 2013) Zientziatan graduatua : biokimika |
Jarduerak | |
Jarduerak | biokimikaria, bioinformatikaria, zientzia idazlea, idazlea eta akademikoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
camillapang.com | |
Camilla Sih Mai Pang (1992ko otsaila) britainiar biologo, idazle eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea da.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pangen esanetan, ez zen haur tipikoa eta bere lehen adiskidetasunak egin zituen programazioa ikasten ari zela[1]. Zortzi urte zituela, autismoa diagnostikatu zioten, eta amari galdetu zion ea ote zegoen bizitzarako argibide-eskulibururik[2][3].
Hogeita sei urte zituela, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua diagnostikatu zioten[4].
Bristolgo Unibertsitatean ikasi zuen eta biokimikan espezializatu zen. Londresko University College doktoretza lortu zuen. Ondoren, farmazia-konpainia batean sartu zen ikertzaile gisa[5].
2020an, lehen liburua argitaratu zuen, Explaining Humans: What Science Can Teach Us about Life, Love and Relationships izenekoa[6].
Ikerketa zientifikoekin batera, Pangek gazteak zientziak ikastera bultzatu nahi ditu[7]. Bere neurotipoari buruz modu irekian hitz egin du eta autismoaren inguruko kanpaina egin zuen emakume gazteen artean[8][9].
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2020: Zientzia Liburuetarako Winton saria (Explaining Humans: What Science Can Teach Us about Life, Love and Relationships liburuagatik)[6]
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Landscape of activating cancer mutations in FGFR kinases and their differential responses to inhibitors in clinical use (beste hainbat egilerekin batera, 2016)
- A CATH domain functional family based approach to identify putative cancer driver genes and driver mutations (beste hainbat egilerekin batera, 2019)
- SARS-CoV-2 spike protein predicted to form complexes with host receptor protein orthologues from a broad range of mammals (beste hainbat egilerekin batera, 2020)[10]
Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Explaining Humans: What Science Can Teach Us about Life, Love and Relationships (2020)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) Hewitson, Jessie. «Explaining Humans by Camilla Pang review — ‘a stranger in my own species’» The Times 2020-03-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
- ↑ (Ingelesez) Commons, Jess. «How My Autism Helped Me Understand The Human Brain» Refinery29 2020-03-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
- ↑ (Ingelesez) «Camilla Pang, PhD» The Artists of Data Science (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
- ↑ (Ingelesez) Arthur, Amy. «Camilla Pang on how science guides her life» BBC Science Focus 2020-03-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
- ↑ (Ingelesez) «Dr Camilla Pang» Lightyear Foundation (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
- ↑ a b (Ingelesez) Flood, Alison. «Neurodivergent author Camilla Pang’s Explaining Humans wins Royal Society prize» The Guardian 2020-11-03 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
- ↑ (Ingelesez) «Dr Camilla Pang» Peters Fraser and Dunlop (PFD) Literary Agents (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
- ↑ (Ingelesez) «Stories from the Spectrum: Camilla Pang» National Autistic Society (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
- ↑ (Ingelesez) Mason, Luke Robert. «Explaining Humans w/ Dr. Camilla Pang» Futures Podcast (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
- ↑ (Ingelesez) «Camilla Pang» Europe PMC (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1992ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Erresuma Batuko biologoak
- Emakume biologoak
- Erresuma Batuko fikzioz kanpoko idazleak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- Ingelesezko idazleak
- Idazle autistak
- Pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzaileak
- Erresuma Batuko giza eskubideen aldeko ekintzaileak
- Giza eskubideen aldeko emakumeak