Campaniako zeramika

Wikipedia, Entziklopedia askea

Campaniako zeramika[1] edo berniz beltzeko zeramika deitzen zaie mahaiko Antzinako Erromatako errepublika garaian baxera gisa erabili ziren zeramika-produkzioei. Beren kalitate eta sendotasunagatik bernizaren antza duen engobe beltza dute. K.a. III. mendetik. Julio Zesarren garairaino, K.a. I. mendea, eta noizean behin Inperioaren hasieraraino.

Baina Campaniako zeramika izenaz ezaguna den ontzi motak, beltzez «bernizatutako» ontzien talde konplexu bat barne hartzen du. Ontzi horien jatorria eta ekoizpen nagusiak Italian daude, eta Mendebaldeko Mediterraneoan errepublika garaiko aztarnategi gehienen fosil zuzendaria da garai horretarako[2].

"Etruriar-Campaniar" terminoa 1879an agertu zen lehen aldiz, G. F. Gamurrinik argitaratutako artikulu batean, non lehen aldiz aztertzen baitzen material hori (Gamurrini, 1879). XX. mendeko berrogeita hamarreko hamarkadan, mugarri bat gertatu zen Campaniako zeramikaren azterketan; izan ere, 1952an argitaratu zuen Nino Lamboglia ikertzaileak lehen sailkapena. Sailkapen horretan, ordura arte hainbat ikerketei esker bildutako datuen zerrendatze ordenatua egin zuen, eta, horretarako, lehen tipologia bat egin. Horrela. Campaniar Italiako ekoizpen zeramikoak A, B eta C taldetan sailkatzen ditu[3].

Formak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Campaniar zeramika motako kylix-a, K.a. III. mendea. Bastiako museoa, Korsika.

Baxera horren formak askotarikoak dira, eta arkeologoek osatu dituzten tipologia zerrendetan, ehun eta hirurogei dira, beren aldaerekin. Hauek dira ohikoenak: barruko behealde zabala eta laua duten paterak (azpila), Atikako kylisrane antzeko katilutxoak, oin zeiharreko kopak, pyxisa (substantzia mimiñoez betetzeko), oin altuko euskarri txikiak, zintzilikatutako ezpaina duten azpil handiak, kraterak ardoa nahasteko, pitxarrak, olio-eramaleak, cántharoi, anfora txikiak, etab.

Campaniar motako patera

Tipologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Campaniako A zeramika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurre- eta aitzin-campaniarraren ondoren sortu zen. Campaniako A zeramika izan zen Italian esportatzeko propio sortu zen lehen zeramika eta garrantzitsuena, eta ekoizpen-bolumen handia izan zuen erdialdeko eta mendebaldeko Mediterraneo osoan saltzen zelako, bereziki II. Gerra Punikotik aurrera. Batez ere Napoliko (Campanian) lantegietan ekoizten zen.

Ischia uharteko buztinekin egiten zen. Buztinek kolore gorrixka dute, gogorrak dira eta mika partikulak dituzte. Bernizak, bestalde, hainbat kalitatetakoak izan daitezke, eta kolorezko distirak dituzte: gorrixka, grisaxka edo urdinxka. Oinetan behatzen aztarnak ikus daitezke, eta horrek pentsarazten du, berniza aplikatzeko, pieza osoa likidoan sartuko zutela eskuarekin helduta.

Dekorazioari dagokionez, ohikoena zen irudiak barruan ipintzea, erliebeak eginez. Besta batzuetan, zirkulu zentrokide zuriak edo marroiak marrazten ziren .

K.a. 82an Silak Napoli zapaldu eta Ischia suntsitu zuen. Une horretan, Campaniako A ekoizpenek behera egin zuten esportazioetan[4].

Campaniako B zeramika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lamboglia 1 forma. K.a. II mendetik K.a. I. mendearen bukaera arte oso preziatua.

Produkzioa Etrurian hasi zen, K.a. II. mendearen erdialdean, eta geroago mendebaldeko Mediterraneoan hedatu zen. Kalitate handiko ontzi metalikoak imitatzen zituzten piezak egiten zituzten, besteak beste.

Ez da dekorazio pintaturik ageri, eta apaingarririk ohikoena zirkulu zentrokideak dira, gehienetan ebakien bidez eginak eta oso gutxitan, inpresioak.

Modan jarri ziren eta antzeko piezak egiten zituzten beste ekoizpen gune sortu ziren[5].

Campaniako C zeramika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

B tipoa antzeko formak ditu, eta Siracusa eskualdean egin zen batez ere. Berniz beltz oso trinkoa du, piezen goiko erdia eta barrualdea estaltzen dituena. Haren kronologia K.a. 150a eta K. a. 50 urte arteko da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martínez Salcedo, Ana. (2004). «Erromatarren garaiko zeramika arrunta Euskal Herrian. Sukaldeko, mahaiko eta biltegiko baxera, Aloria (Araba), Forua (Bizkaia) eta Iruña/Veleia (Araba) aztarnategietan aurkitua» EKOB, Euskal Kultura Ondare Bilduma (Gasteiz: Eusko Jaurlaritza) 1 ISBN 84-457-2234-4..
  2. Pérez Ballester, José. (1968). «Las cerámicas de barniz negro campanienses: estado de la cuestión» Boletín del Museo Arqueológico Nacional, I 4 t. 1zk.: 27-45. ISSN 2341-3409..
  3. (Gaztelaniaz) Suárez, María José Ramos. (2012). «Imitaciones de cerámica de barniz negro procedentes de las excavaciones del patio de banderas del Real Alcázar de Sevilla: estudio tipológico» SPAL - Revista de Prehistoria y Arqueología (21): 89–106.  doi:10.12795/spal.2012.i21.06. ISSN 2255-3924. (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).
  4. (Gaztelaniaz) selbarceucm. (2016-10-13). «CAMPANIENSE A: La revolución cerámica» Festina Lente: De ladrillo a mármol (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  5. (Gaztelaniaz) Sanz, Estefanía. (2016-10-13). «Cerámica campaniense B» Festina Lente: De ladrillo a mármol (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • C. Guerrini, 2007. "Ceramica 'campana' a vernice nera", in: La ceramica di età romana, VV.AA., Introduzione allo studio della ceramica in Archeología, Dipartimento di Archeologia eta Storia delle Arti, Università di Siena, Florentzia, 199-203 or. (bibliografia espezifikoa, 221-223 or.)" italieraz.
  • "Cerámica campaniense" , in: Cerámica. GEA, Gran Enciclopedia Aragonesa.
  • M. Beltrán Lloris, 1978. Cerámica romana. Tipología y clasificación. Zaragoza, ISBN: 84-85264-19-3
  • M. Beltrán Lloris, 1979. "La cerámica campaniense de Azaila. Problemas de cronología del Valle medio del Ebro", Caesaraugusta, 0007-9502, 47-48 zk., 141-232 or.
  • Corinne Sanchez et Christophe Sireix, "Céramiques campaniennes de Bordeaux", Aquitania, XXII lib.,‎ 2006, 309-317 or. (ISSN 0758-9670).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]