Canadaspis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Canadaspidida» orritik birbideratua)
Canadaspis
Kanbriar

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
OrdenaCanadaspidida (en) Canadaspidida
FamiliaCanadaspididae (en) Canadaspididae
Generoa Canadapsis
Briggs, 1978
Azpibanaketa
  • C. perfecta, Briggs, 1978 (type)
  • C. laevigata, Hou and Bergström, 1991
Canadaspis perfecta-ren fosil bikaina (Burgess Shale).

Canadaspis ("Kanadako geruza") Kanbriar garaian bizi izan zen krustazeo bat da, gaur egun iraungita dagoena. Bi espezie aurkitu dira, Canadaspis perfecta eta Canadaspis laevigata. Duela 525 milioi urte inguru bizi izan zen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canadaspis perfecta izan zen aurkitu zen aurreneko espeziea. Canadaspis izenak "Kanadako geruza" esan nahi du eta perfecta izena fosil osoa aurkitu izanagatik ezarri zioten.

Aurkikuntza eta taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canadaspis perfecta Charles Doolittle Walcott naturalistak 1912 urtean aurkitu zuen Burgess Shale aztarnategian[1] eta krustazeoen Malacostraca klasearen barruan kokatu zuen[2]. XX mendearen amaiera egindako ikerketek ordea zalantzan jartzen dute sailkapen hori eta gaur egun hiru proposamen plazaratu dira:

  • Malacostraka klaseko krustazeoa
  • Euartropodo bibalboa
  • Jarraipenik izan ez duen taxoi bereizi bat

4500 fosiletik gora aurkitu dira dagoeneko[3]. Gehienak Burgess Shalen baina Estatu Batuetako Utah[4] eta Nevada estatuetan dauden kanbriar ertaineko aztarnategietan ere bai[1].

1984 urtean Txinako Maotianshan aztarnategian (Chengjiang) bigarren espezie bat aurkitu zen, Canadaspis laevigata[5]. Aurrekoa baino 10 milioi urte zaharragoa zela ikusi zen, duela 525 milioi urtetakoa hain zuzen ere. 1991 urtean erlazionatu zituzten fosil biak eta orduan Canadaspidida ordena sortu zuten.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkitu den fosilik handienak 52 mm neurtzen ditu luzeran. Canadaspis-en ezaugarri nabarmenena gorputzaren aurrealdea estaltzen dion oskol bibalboa da. Zazpi segmentuz saturiko toraxa du eta zortzi segmentuz osaturiko abdomena[6]. Burutik eta toraxetik hamar luzakin birramo ateratzen zaizkio, abdomenean ez du luzakinik ageri, amaierako telson arantzatsua baino ez[6].

Buruan bi antena pare, begi txikiak, arantzadun ahoa eta luzakin birrameo pare bat ditu[6]. Aurreneko antena parea motza da eta ez du segmenturik, bigarren parea aldiz askoz luzeagoa da eta 12 segmentu ditu arantzaz josiak. Begien inguruan arantzak ageri ditu, begiak babesteko erabiliko zituen. Ahoaren atzean dauden apendizeak baraila gisa erabiltzen zituela uste da, luzakinekin harturiko janaria txikitzeko.

Bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canadaspis organismo bentikoa zen. Itsaso hondoan oinez ibiltzen zen eta mikrobio geruzaz eta partikula handiagoez elikatzen zen. Luzakinak ur-korronte txikiak sortzeko erabiltzen zituen elikatzeko eta arnasketan laguntzeko[6]. Igeri egiteko gaitasunik ez zuela uste da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Canadaspis perfecta» www.fossilmuseum.net (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).
  2. Butterfield, Nicholas J.. (2002-03). «Leanchoilia guts and the interpretation of three-dimensional structures in Burgess Shale-type fossils» Paleobiology 28 (1): 155–171.  doi:10.1666/0094-8373(2002)028<0155:lgatio>2.0.co;2. ISSN 0094-8373. (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).
  3. CARON, J.-B.; JACKSON, D. A.. (2006-10-01). «TAPHONOMY OF THE GREATER PHYLLOPOD BED COMMUNITY, BURGESS SHALE» PALAIOS 21 (5): 451–465.  doi:10.2110/palo.2003.p05-070r. ISSN 0883-1351. (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).
  4. (Ingelesez) Jarrard, Richard D.; Halgedahl, Susan L.; Hendricks, Jonathan R.; Lieberman, Bruce S.; Briggs, Derek E. G.. (2008/03). «Middle Cambrian arthropods from Utah» Journal of Paleontology 82 (2): 238–254.  doi:10.1666/06-086.1. ISSN 0022-3360. (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).
  5. «Canadaspis laevigatah Chengjiang Arthropod» www.fossilmuseum.net (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).
  6. a b c d Briggs Derek Ernest Gilmor; Whittington Harry Blackmore. (1978-01-23). «The morphology, mode of life, and affinities of Canadaspis perfecta (Crustacea: Phyllocarida), Middle Cambrian, Burgess Shale, British Columbia» Philosophical Transactions of the Royal Society of London. B, Biological Sciences 281 (984): 439–487.  doi:10.1098/rstb.1978.0005. (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]