Jurasiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau garai geologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jura (argipena)».
Jurasiko
Jurasiko

Kronologia
Hasieraduela 201.300.000 urte
Amaieraduela 145 milioi urte
Honen parte daMesozoiko
OsatutaJurasiko Berantiar
Jurasiko Ertain
Jurasiko Goiztiar
Etimologia
Honen izena daramaJura

Triasiko Jurasiko Kretazeo

Jurasikoa Mesozoikoaren bigarren garai geologikoa da. Triasikoaren bukerarekin batera hasi zen, orain dela 199,6± 0,6 bat milioi urte eta Kretazeoaren hasierarekin bukatu zen orain dela 145.5± 4 milioi urte. Jurasikoa Mesozoikoaren erdigunea da eta Jura mendien izena du, non garai hartako kareharrizko estratuak identifikatu ziren lehen aldiz.

Jurasikoaren hasiera Triasiko-Jurasiko iraungitze masiboak markatzen du, Erdialdeko Atlantiko Probintzia Magmatikoasren erupzioarekin lotuta. Toarziarraren hasiera duela 183 milioi urte inguru hasi zen, eta iraungitze-gertaera bat nabarmentzen da, anoxia ozeaniko zabalarekin, ozeanoaren azidifikazioarekin, eta Karoo-Ferrar probintzia igneo handien erupzioak eragin ditzakeen tenperaturen gorakada. Jurasikoaren amaierak, hala ere, ez du Kretazeoarekin muga argirik eta formalki zehaztu gabeko aldi geologikoen arteko muga bakarra da.

Jurasikoaren hasieran, Pangea superkontinentea bi lurraldetan fusionatzen hasi zen: Laurasia iparraldean eta Gondwana hegoaldean. Jurasikoko klima egungoa baino beroagoa zen, eta ez zegoen izotz-estalkirik. Basoak poloen ondo-ondoan hazten ziren, behe-latitudeetan zabalgune idor handiak zituztela.

Lehorrean, Triasikoko fauna dinosauromorfoak eta Pseudosuchia arkosauroek batera menderaturik zen bitartean, Jurasikoan dinosauroek bakarrik menderatzen dute. Jurasikoan agertu ziren lehen hegaztiak, dinosauro teropodoen adar batetik eboluzionatuz. Beste gertaera nagusi batzuk lehen muskerrak agertzea eta ugaztunen eboluzioa dira. Crocodylomorphak lurtar izatetik uretako bizitzara pasa ziren. Ozeanoan iktiosauroak eta plesiosauroak bezalako itsas narrastiak bizi ziren, eta pterosauroak, berriz, ornodun hegalari nagusiak ziren.

Etimologia eta izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Jurasiko" termino kronoestratigrafikoa Jura Mendiekin lotzen da, Frantzia-Suitza muga jarraitzen duen mendigune bat. "Jura" izenak jatorri zelta du, *jor erroan, galozko *iuris hitzetik, "mendi egurtsuak", Latinera pasa zena leku izen gisa eta Juriatik Jurarako bidea egin zuena.

1795ean Alexander von Humboldtek Jura mendietako karbonatozko sediementuak Alemania hegoaldeko Triasikoko Muschelkalk garaikoekin alderatuta ezberdinak zirela ikusi zuen, baina pentsatu zuen, oker, zaharragoak zirela. 1799an sedimentu hauei Jura-Kaklstein izena jarri zien, Jurako kareharria[1].

Hogeita hamar urte beranduago, 1829an, Alexandre Brongniart frantziar naturalistak liburu bat argitaratu zuen, lurreko hainbat harrien egituren inguruan. Liburu honetan Brongniartek "Jura-Kalkstein" horren baliokide gisa erabili zuen terrains jurassiques, eta esan zuen Bretainiako kareharri oolitikoen antzeko adina zutela. Honela, "Jurasiko" izena lehen aldiz ezarri zuen[2].

Leopold von Buch alemaniar geologoak hiru zatitan banatu zuen Jurasikoa 1839an, hasiera batean zaharrenetik gazteenera: Jurasiko Beltza, Jurasiko Marroia eta Jurasiko Zuria. Hala ere, "Lias" terminoa erabili zen lehenago Jurasiko Beltzaren baliokide ziren arrokak izendatzeko Ingalaterran, William Conybeare eta William Phillipsen lan batean, 1822an.

Alcide d'Orbigny frantziar paleontologoaak 1842 eta 1852 artean argitaratutako ikerketatan hamar estaia sortu ziten, ammoniteen elkarketatan oinarrituta, Ingalaterran zein Frantzian egindako lanekin. Horietatik zazpi oraindik ee erabiltzen dira, baina batek ere ez du jatorrizko definizioa gordetzen. Friedrich August von Quenstedt alemaniar paleontologiak 1858an hiru zatitan banatutako von Buchen sailkapena berraztertu eta sei zati egin zituen, ammoniteekin eta bestelako fosilekin.

Albert Oppel alemaniarrak 1856 eta 1858 artean egindako ikerketek d'Orbignyren jatorrizko eskema aldatu eta zona bioestratigrafiko gehiago sortu zituen, batez ere ammoniteetan oinarrituta. Gaur egun erabiltzen den sailkapena ez zen 1962ra arte egonkortu, Colloque du Jurassique à Luxembourg bileran[1].

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jurasikoa normalki hiru zatitan banatzen da. Ameriketako Estatu Batuetan berantiar, ertain eta goiztiar erabiltzen dira, eta Europan Lias, Dogger eta Malm izenak.[3] Arrokak izendatzen direnean Behe, ertain eta goi erabiltzen dira.

Estaiak globalki edo erregionalki definitu daitezke. Korrelazio estratigrafiko global baterako, Nazioarteko Batzorde Estratigrafikoak Global Boundary Stratotype Section and Point (GSSP) sistemaren bidez estaiak onartzen ditu, formazio geologiko bakar batetik (estratotipo detiua), estaiaren behe muga zehazten duena[1].

Hauek dira berrienetik zaharrenera dauden garaiak:

Jurasikoa
Behe Jurasiko (Lias) Erdi Jurasiko (Dogger) Goi Jurasiko (Malm)
Hettangiarra | Sinemuriarra
Pliensbachiarra | Toarciarra
Aaleniarra | Bajociarra
Bathoniarra | Calloviarra
Oxfordiarra | Kimmeridgiarra
Tithoniarra

Estratigrafia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolestutako Jurasikoko estratuak, Gasteretalen, Suitza.

Jurasikoko estratigrafia ammoniteen erabileran oinarritzen da nagusiki: indize-fosilak. Ammonite taxon espezifikoen lehen agerpen-data faseen hasierak markatzeko erabiltzen da, baita aldiberekotasun txikiagokoak ere, "ammonite zona" bezala izendatzen direnak; hauek ere, batzuetan, azpizonetan banatzen dira. Estratigrafia globala Europako ammonite-zona estandarretan oinarritzen da, eta beste eskualde batzuk Europako eremuetara kalibratzen dira[1].

Behe Jurasikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dactylioceras ammonite bat, Toarciarra definitzeko oinarria.

Periodo Jurasikoaren zatirik zaharrena, historikoki, Lias deitu izan da, Jurasiko Goiztiarraren baliokide, baina izendapen horretan Triasikoaren parte den Rhaetiarraren zati bat ere sartzen da. Hettangiar izena Eugenne Renevier suitzar paleontologoak jarri zion 1864an, Hettange-Grande Frantziako ipar-ekialdeko eskualdeari erreferentzia. Hettangiarraren hasieraren GSSP Kuhjoch Pasabidean dago, Karwendel mendigunean, Alpeetako iparraldean, Austrian; 2010ean kokatu zuten. Hettangiarraren hasiera eta, beraz, Jurasikoa, oro har, Kuhjochen agertutako Kendlbach Formazioko Psiloceras spelae tirolicum ammonitearen lehen agerpenak adierazten du[4]. Jurasikoaren oinarria, aurretik, Albert Oppieren Psiloceras planorbis lehen agerpena bezala definitu zen, 1856an, baina, ikuspegi hau, nazioarteko mugako gertaera lokalizatuegia bezala ikusi zen[1].

Sinemuriarra, lehen aldiz, Alcide d'Orbignyk definitu eta literatura zientifikoan sartu zuen 1842an. Bere izena, Frantziako Semur-en-Auxois hiritik hartzen du, Dijonetik gertu. Sinemuriaren jatorrizko definizioa, gaur egun Hettangiarra dena barne hartzen zuen. Sinemuriarraren GSSPa East Quantoxhead herrixkatik 6 kilometro ekialdera dagoen amildegi batean dago, Somerseten (Ingalaterra), Lias Urdinaren barnean, eta 2000. urtean adostu zuten. Sinemuriaren hasiera Vermiceras quantoxense ammonitaren lehen agerpenarekin definitzen da[1][5].

Albert Oppelek 1858an Pliensbachiar estaia izendatu zuen, Zell unter Aichelberg komunitatean dagoen Pliesbach etxaldetik, Stuttgart hiritik gertu, Alemanian. Pliensbachiarreko oinarriko GSSPa Robin Hood's Bayko (Yorkshire, Ingalaterra) Wine Haven kokalekuan dago, Redcar Mudstone Formazioan, 2005ean onartua. Pliensbachiarraren hasiera Bifericeras donovani amonitearen lehen agerpenarekin definitzen da[6].

Thouars (latinez: Toarcium) Frantziako Loirako Haranean dagoen Saumur hiritik hegoaldera dagoen herria da. Toarciarra d'Orbignyk 1842an izendatu zuen, jatorrizko kokapena Vrines harrobia izanik, Thouars udalerritik 2 kilometro ipar-mendebaldera. Toarciarraren oinarriko GSSP Portugalgo Penichen dago, eta 2014an ezarri zuten. Muga Dactylioceras (Eodactylites) azpigeneroko amoniteen lehen agerpenaren arabera definitzen da[7].

Erdi Jurasikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aaleniarraren oinarria, Guadalajaran.

Aaleniarrak Alemaniako Aalen hiriaren izena darama. Aaleniarra Karl Mayer-Eymar geologo suitzarrak definitu zuen 1864an. Jatorriz, azpiko muga Jurasiko Beltzaren buztin ilunen eta Alemaniako hegoaldeko sekuentzia Jurasikoetako hareharriaren eta oolitaren artean zegoen. Aaleniarreko GSSP marka Fuentelsazen dago, Iberiar mendilerroan, Guadalajarako probintzia (Espainia), eta 2000. urtean ezarri zuten. Aaleniarrareen oinarria Leioceras opalinum ammonitarraren lehen agerpenaren arabera definitzen da[8].

Alcide d'Orbignyk 1842an Bajociar estaia izendatu zuen, Bayeux hiriaren latinezko izena (Bajoce), Normandian, Frantzia. GSSPren urrezko iltzea Murtinheira sekzioan dago, Cabo Mondegon, Portugalen. 1997an hartu zen erabakia. Bajociarraren oinarriaren definizioa Hyperlioceras mundum ammonitearen lehen agerpena da[9].

Bathoniar izena Bath (Ingalaterra) hiriagatik jasotzen du, 1843an d'Omalius d'Halloy geologo belgikarrak aurkeztua, eskualdeko zenbait harrobietako kareharri oolitiko zati osatugabe baten ondoren. Bathoniarraren oinarria Ravin du Bèsen dago, Bas-Auran eremuan, Proventza Garaiko Alpeetan, Frantzian. Bathoniaren oinarria Gonolkites convergens ammonitaren lehen agerpenaren bidez definitzen da, Zigzagiceras zigzag ammonite eremuaren oinarrian[10].

Calloviarra Wiltshireko Kellaways herrixkaren latinizatutako izenetik dator, eta 1852an Alcide d'Orbignyk jarri zion izena, jatorriz Forest Marble Formazioaren eta Cornbrash Formazioaren arteko kontaktuan zegoen basea. Hala ere, geroago aurkitu zen muga hori Bathoniarraren goialdean zegoela[1]. Calloviarraren oinarriak ez du oraindik GSSP ziurtaturik. Kepplerites generoko amoniteen lehen agerpena da, Calloviarraren oinarrizko definizioa[11].

Goi Jurasikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oxfordeko buztina Weymouthen.

Oxfordiarrak izena Ingalaterrako Oxford hiriagatik jasotzen du eta 1844an Alcide d'Orbignyk Oxfordeko buztinaren ondorioz izena eman zion. Oxfordaren oinarriari GSSP definitua falta zaio. W. J. Arkell ikerlanetan 1939an eta 1946an Oxfordiarraren beheko muga Quenstedtoceras mariae ammonitearen lehen agerpena izan zen (ondoren Vertumniceras generoan kokatua). Ondorengo proposamenek diote Cardioceras redcliffense lehen aldiz agertzea izatea beheko mugaren definizioa[1][11].

Kimmeridge herriak, Dorsetko kostaldean, Ingalaterran, ematen dio izena Kimmeridgiarrari. Estaia Alcide d'Orbignyk izendatu zuen 1842an, Kimmeridgeko buztinetan oinarritua. GSSPren urrezko iltzea ezarrita dago Staffin badian, Skye Uhartean, Eskozian. Flodigarry sekzioan iltzea ezartzea 2021ean erabaki zen[12]. Mugaren oinarrian dagoen fosila Bauhini Zona da ingurune borealetan eta Baylei Zona azpiborealetan.

Tithoniarra Albert Oppel literatura zientifikoan aurkeztu zuen 1865ean. Tithoniar izena ezohikoa da izen geologikoetan, greziar mitologiatik datorrelako leku izenetik beharrean. Titono, Troiako Laomedonen semea zen eta Eosekin maitemindu zen, egunsentiko greziar jainkosa. Bere izena aukeratu zuen etapa estratigrafiko honetarako Tithoniarra Kretazikoaren egunsentiarekin eskutik helduta aurkitzen delako. Tithoniarraren oinarriari GSSPren marka falta zaio. Tithoniaren oinarrizko definizioa Gravesia ammonite generoaren lehen agerpena da[1][11].

Jurasikoaren goiko muga zehaztu gabe dago, eta Jurasiko-Kretazeoa da gaur egun GSSP bidez definitutako sistema-muga bakarra. Muga honetarako GSSP bat jartzea zaila izan da, markatzaile bioestratigrafiko gehienen erregionaltasun indartsuagatik, eta isotopo aldaketak bezalako gertaera kimioestratiografikorik ez izateagatik, muga bat definitzeko edo korrelazioak egiteko erabil zitekeena. Calpionellida, protista planktonikoen talde enigmatiko bat, kaltzitazko barrunbe formako kuxku batzuk dituztenak, Jurasikoaren amaieran eta Kretazoaren hasierara agertu ziren; honen ondorioz, Jurasiko eta Kretazeoaren muga finkatzeko hautagairik onenak direla uste da[13], zehazki, Calpionella alpinaren lehen agerpena, eponimoaren oinarrian Alpina azpizonan jatorria duena[14]. Definizioa Strambergella jacobi ammoniteen lehen agerpena izan da, antzina Berriasella generoan kokatua, baina haren adierazgarri estratigrafikoaren erabilera zalantzan jarri izan da, haren lehen agerpenak ez baitu zerikusirik C. alpinarenarekin[15].

Mineral eta hidrokarburo meak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kimmeridgeko Buztinak eta bere baliokideak dira Ipar Itsasoko petrolioaren iturri nagusia[16]. Arabiar Plataforma-barruko Arroan dauden sedimentuak ere Erdi eta Goi Jurasikoan sortu ziren, eta hori da munduko petrolio hobirik handiena, Ghawar Zelaia bere barruan baitago[17]. Jurasikokoak dira ere Sargelu Formazioa[18] eta Naokelekar Formazioa[19], Irakeko petrolio erreserba handienak dituztenak. Txinako ipar-mendebaldean 1.500 gigatona ikatz erreserbak daude garai honetakoak, batez ere Turpan-Hami arroan eta Ordos arroan[20].

Inpaktuzko kraterrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jurasikoa Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko geologia»

Jurasikoan itsas maila asko igo zen eta horren ondorioz ia lurralde osoa urpean egon zen. Urak beroak zirenez fauna ugari agertzen da fosil ezberdinetan eta ammoniteak ugariak dira. Lehen azaldu bezala diapiroak keuper faziesko arroka triasikoz osatua dago eta hau hain moldagarria izanda gero egon ziren esfortzuen aurrean hausturak egin zituen. Bere gainean kokaturiko arroka jurasikoak dira, beraz, orogenia alpetarraren ondorioz azaleratzen diren lehenengo arroka gogorrak puntu askotan. Hala ere beste leku askotan higatua izan da eta beraz zaila da serie osoa aurkitzea.

Garai honetan Burgos inguruan Asturiasko mendiei loturik zegoen altugunea sortu zen, baita Akitania eta Ebro inguruetan ere. Honek geroago Kantauri Itsasoa izango zenaren eta geroago Mediterraneoa izango zenaren urak bereizi zituen eta Eusko-Kantauriar arro berri bat sortu zen.[21]

Arro guztian zehar eta orokorrean Mesozoikoan ofita ugari agertu ziren. Daniarrean zehar egoera estentsiboa izan zen eta horregatik agertzen dira arroan zehar. Pirinioetan magma toleitikoa agertzen da, Triasikoaren bukaeratik Jurasikoko Lias garairaino.[22]

Garai honetan kareharrizko mazizoak sortu ziren, uharrien ondorioz askotan. Horietako batzuk Aralarren agertzen dira,[23] bai eta Euskal Herriko arkuko mendietako batzuetan ere.

Behe eta Jurasiko Ertainean klima beroa eta hezea izan zen, sedimentazio karetsua sakonera handitan emanez. Jurasikoaren bukaeran klima lehorragoa bilakatu zen eta kareharriaren sedimentazioa eten egin zen.[24]

Paleogeografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behe Jurasikoan Pangea superkontinentea Gondwana, Ipar Amerika eta Eurasian banatu zen. Hasierako Atlantiar Ozeanoa eta Tetis itsasoa oraindik estuak ziren. Jurasikoaren bukaeran Gondwana hausten hasi zen. Klima beroa zen eta ez dago inongo glaziazioren ebidentziarik. Triasikoan bezala ez dirudi poloetan lur masarik zegoenik. Europako mendebaldean itsas sedimentu ugari daude garai honetakoak eta beraz erregistro geologikoa ondo ikus daiteke bertan. AEBtan eta Kanadan itsaso epikontinental bat zegoen, Sundance itsasoa. AEBtan sedimentu asko kontinentalak dira. Errusia, India, Hego Amerika, Japonia, Australasia eta Erresuma Batuan leku ugaritan aurki daitezke Jurasikoko arrokak.

Atmosfera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jurasikoko atmosferak honako ezaugarriak zituen, beti ere aro guztia bitarte egon zen batez bestea:

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Holzmadenen (Alemania) aurkitutako Liaseko Ichthyosaurus baten fosila.
Gigandipus, Utahko (Ameriketako Estatu Batuak) Jurasikoko Moenave Formazioko dinosaurio baten oin-marka.

Uretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jurasikoan itsasoan bizi ziren ornodun nagusiak arraink eta itsas narrastiak ziren. Azken hauen barruan ichtyosaurioak, plesiosaurioak eta Teleosauridae eta Metriorhynchidae familietako itsas krokodiloak.

Ornogabeen barruan talde berriak agertu ziren, hala nola errudistak eta belemnitesak. Jurasikoan biohigadura areagotu zen eta hardground izeneko efektua askotan gertatu zen. Gastrochaenolites izeneko iknotaxa ohikoa da.

Jurasikoan zeuden hamabi klado planktonikoetatik lau edo bost lehenengo aldiz agertu edo erradiazio ebolutiboa izan zuten[28].

Lurrazalean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrazalean narrasti arkosauroak nagusi bilakatu ziren. Jurasikoa dinosauro belarjale handien (sauropodoak) urrezko garaia da (Camarasaurus, Apatosaurus, Diplodocus, Brachiosaurus, eta beste batzuk); euren harrapakari nagusiak teropodo handiak ziren, adibidez Ceratosaurus, Megalosaurus, Torvosaurus eta Allosaurus.

Jurasiko Berantiarrean lehenego hegaztiak agertu ziren lehengo aldiz, coelurosaure izeneko dinosauro txikietatik. Ornitischia motako dinosauroak ez ziren sauriskioak bezain ugariak. Stegosauroak ugariak ziren. Pterosauroak zeruan arruntak ziren, gaur egun hegaztiek betetzen dituzten esparru asko betez.

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Triasikoan egon zen klima lehor eta kontinentala gutxinaka arindu zen Jurasikoan zehar, batez ere latitude altuetan; klima bero eta hezea egin zen lekuetan oihanak sortu ziren, lurrazalaren hainbat zati estaliz.[29] Gymnospermak ugariak eta anitzak ziren Jurasikoan zehar.[30] Koniferak bereziki ugariak izan ziren, Triasikoan bezala; zuhaitz handien artean aniztasun handiena zuen taldea izan zen. Gaur egun dauden konifera familien artean honako hauek agertu eta ugaritu ziren Jurasikoan: Araucariaceae, Cephalotaxaceae, Pinaceae, Podocarpaceae, Taxaceae eta Taxodiaceae.[31] Cherolepidiaceae eta Bennettitales familiak (gaur egun desagertu direnak) behe latitudetako floran arruntak ziren.[32] Zikadeak, ginkgoak eta Dicksoniacea ere nahiko ugariak ziren.[3] Zuhaitzen azpian ziurrenik iratxeak izango ziren ugarienak.[33] Hego hemisferioan podokarpoak ugariak ziren, baina ginkgoak eta Czekanowskiales arraroak ziren.[29][32]

Ozeanoetan Rhodophyta alga gorriak lehenego aldiz agertu ziren.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i (Ingelesez) Ogg, J. G.; Hinnov, L. A.; Huang, C.. (2012-01-01). Gradstein, Felix M. ed. «Chapter 26 - Jurassic» The Geologic Time Scale (Elsevier): 731–791. doi:10.1016/b978-0-444-59425-9.00026-3. ISBN 978-0-444-59425-9. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  2. (Frantsesez) Brongniart, Alexandre (1770-1847) Auteur du texte. (1829). Tableau des terrains qui composent l'écorce du globe ou Essai sur la structure de la partie connue de la terre . Par Alexandre Brongniart,.... (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  3. a b c Kazlev, M. Alan (2002) Palaeos
  4. (Ingelesez) Hillebrandt; A.v; Krystyn; L; Kürschner; W.M; Bonis; N.R et al.. (2013-09-01). «The Global Stratotype Sections and Point (GSSP) for the base of the Jurassic System at Kuhjoch (Karwendel Mountains, Northern Calcareous Alps, Tyrol, Austria)» Episodes Journal of International Geoscience 36 (3): 162–198. doi:10.18814/epiiugs/2013/v36i3/001. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  5. (Ingelesez) Page, Gert Bloos and Kevin N.. (2002-03-01). «Global Stratotype Section and Point for base of the Sinemurian Stage (Lower Jurassic)» Episodes Journal of International Geoscience 25 (1): 22–28. doi:10.18814/epiiugs/2002/v25i1/003. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  6. (Ingelesez) Meister, Christian; Aberhan, Martin; Blau, Joachim; Dommergues, Jean-Louis; Feist-Burkhardt, Susanne; Hailwood, Ernie A.; Hart, Malcom; Hesselbo, Stephen P. et al.. (2006-06-01). «The Global Boundary Stratotype Section and Point (GSSP) for the base of the Pliensbachian Stage (Lower Jurassic), Wine Haven, Yorkshire, UK» Episodes Journal of International Geoscience 29 (2): 93–106. doi:10.18814/epiiugs/2006/v29i2/003. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  7. (Ingelesez) Rocha, Rogério Bordalo da; Mattioli, Emanuela; Duarte, Luís Vítor; Pittet, Bernard; Elmi, Serge; Mouterde, René; Cabral, Maria Cristina; Comas-Rengifo, Maria José et al.. (2016-09-01). «Base of the Toarcian Stage of the Lower Jurassic defined by the Global Boundary Stratotype Section and Point (GSSP) at the Peniche section (Portugal)» Episodes Journal of International Geoscience 39 (3): 460–481. doi:10.18814/epiiugs/2016/v39i3/99741. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  8. (Ingelesez) Barrón, Eduardo; Ureta, Soledad; Goy, Antonio; Lassaletta, Luis. (2010-08-01). «Palynology of the Toarcian–Aalenian Global Boundary Stratotype Section and Point (GSSP) at Fuentelsaz (Lower–Middle Jurassic, Iberian Range, Spain)» Review of Palaeobotany and Palynology 162 (1): 11–28. doi:10.1016/j.revpalbo.2010.04.003. ISSN 0034-6667. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  9. (Ingelesez) Enay, G. Pavia and R.. (1997-03-01). «Definition of the Aalenian-Bajocian Stage boundary» Episodes Journal of International Geoscience 20 (1): 16–22. doi:10.18814/epiiugs/1997/v20i1/004. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  10. (Ingelesez) Fernández-López, Sixto Rafael; Pavia, Giulio; Erba, Elisabetta; Guiomar, Myette; Henriques, Maria Helena; Lanza, Roberto; Mangold, Charles; Morton, Nicol et al.. (2009-12-01). «The Global Boundary Stratotype Section and Point (GSSP) for base of the Bathonian Stage (Middle Jurassic), Ravin du Bès Section, SE France» Episodes Journal of International Geoscience 32 (4): 222–248. doi:10.18814/epiiugs/2009/v32i4/001. (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  11. a b c «International Commission on Stratigraphy» jurassic.stratigraphy.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  12. Barski, M.. (2018). «Dinoflagellate cyst assemblages across the Oxfordian/Kimmeridgian boundary (Upper Jurassic) at Flodigarry, Staffin Bay, Isle of Skye, Scotland – a proposed GSSP for the base of the Kimmeridgian» Volumina Jurassica doi:10.5604/01.3001.0012.4594. (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  13. (Ingelesez) «My Blog» My Blog doi:10.5604/01.3001.0010.7467. (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  14. (Eslovakieraz) SAV, CSČ-VS. «SAV - Časopisy» SAV - Časopisy doi:10.31577/geolcarp.71.1.3. (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  15. (Ingelesez) Frau, Camille; Bulot, Luc G.; Reháková, Daniela; Wimbledon, William A. P.; Ifrim, Christina. (2016-11-01). «Revision of the ammonite index species Berriasella jacobi Mazenot, 1939 and its consequences for the biostratigraphy of the Berriasian Stage» Cretaceous Research 66: 94–114. doi:10.1016/j.cretres.2016.05.007. ISSN 0195-6671. (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  16. L., Gautier, Donald. (2005). Kimmeridgian Shales Total Petroleum System of the North Sea Graben Province. U.S. Geological Survey PMC 61484011. (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  17. Wilson, A. O.. (2020). «Chapter 1 Introduction to the Jurassic Arabian Intrashelf Basin» Geological Society, London, Memoirs 53 (1): 1–19. doi:10.1144/m53.1. ISSN 0435-4052. (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  18. (Ingelesez) Abdula, Rzger A.. (2015-08-01). «Hydrocarbon potential of Sargelu Formation and oil-source correlation, Iraqi Kurdistan» Arabian Journal of Geosciences 8 (8): 5845–5868. doi:10.1007/s12517-014-1651-0. ISSN 1866-7538. (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  19. «Source Rock Assessment of Naokelekan Formation in Iraqi Kurdistan - JZS-A | University of Sulaimani» jzs.univsul.edu.iq doi:10.17656/jzs.10589. (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  20. (Ingelesez) Ao, Weihua; Huang, Wenhui; Weng, Chengmin; Xiao, Xiuling; Liu, Dameng; Tang, Xiuyi; Chen, Ping; Zhao, Zhigen et al.. (2012-01-01). «Coal petrology and genesis of Jurassic coal in the Ordos Basin, China» Geoscience Frontiers 3 (1): 85–95. doi:10.1016/j.gsf.2011.09.004. ISSN 1674-9871. (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  21. EDESO, J. M. Euskal Herriko Geologia Esparrua[Betiko hautsitako esteka]
  22. J. Canérot, C. R. Geoscience 338 (2006).
  23. GALAN, C. Espeleologia física del Karst de Aralar.
  24. ABALOS, B. Tectónica Comparada. X. gaia.
  25. Irudi:Sauerstoffgehalt-1000mj.svg
  26. Irudi:Phanerozoic Carbon Dioxide.png
  27. Irudi:All palaeotemps.png
  28. Kazlev, M. Alan (2002) Palaeos website Accessed July. 22, 2008
  29. a b Haines, 2000.
  30. Kazlev, M. Alan (2002) (Ingelesez)Palaeos
  31. Behrensmeyer et al, 1992, 349.
  32. a b Behrensmeyer et al., 1992, 352
  33. Behrensmeyer et al., 1992, 353

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mesozoikoa
Triasikoa Jurasikoa Kretazeoa
Jurasikoa
Behe Jurasiko (Lias) Erdi Jurasiko (Dogger) Goi Jurasiko (Malm)
Hettangiarra | Sinemuriarra
Pliensbachiarra | Toarciarra
Aaleniarra | Bajociarra
Bathoniarra | Calloviarra
Oxfordiarra | Kimmeridgiarra
Tithoniarra