Cao Yuan
| Cao Yuan | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Pekin, 1995eko otsailaren 7a (31 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | txinera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | jauzilaria eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
| Pisua | 42 kilogramo |
| Altuera | 160 zentimetro |
Cao Yuan, txineraz 曹 缘, (Pekin (Txina), 1995eko otsailaren 7a) jauzietan lehiatzen den kirolari txinatarra da.
Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), urrezko domina lortu zuen, Zhang Yanquan herrikidearekin batera, 10 m-ko plataforma sinkronizatuan, Mexikoko (Iván García / Germán Sánchez, zilarezkoa) eta AEB]]ko David Boudia / Nick McCrory, brontzezkoa bikoteen aurretik.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), urrezkoa eskuratu zuen 3 m-ko tranpolinean, Jack Laugher britainiarraren (zilarrezkoa) eta Patrick Hausding alemaniarraren (brontzezkoa) aurretik sailkaturik. Halaber, brontzezkoa lortu zuen 3 m-ko tranpolin sinkronizatuan, Qin Kai herrikidearekin batera eta Jack Laugher / Chris Mears britainiarren (urrezkoa) eta Sam Dorman / Michael Hixon estatubatuarren (brontzezkoa) atzetik sailkaturik.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina eskuratu zuen: 10 m-ko plataforman, Yang Jian herrikidearen (zilarrezkoa) eta [[Tom Daley] britainiarraren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. 10 m-ko plataforma sinkronizatuan, berriz, zilarrezkoa lortu zuen Chen Aisen herrikidearekin batera, Tom Daley / Matty Lee britainiar bikotearen atzetik (urrezkoa) eta Oleksandr Bondar / Viktor Minibaev ROCekoaren atzetik (brontzezkoa).[1][2]
2024ko Udako Olinpair Jokoetan urrezko domina lortu zuen 10 m plataforma proban.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Udako Olinpiar Jokoak | |||
|---|---|---|---|
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2012 | 10 m sinkronizatua[3] | ||
| 2016 | 3 m tranpolina[4] | ||
| 2016 | 3 m sinkronizatua[5] | ||
| 2020 | 10 m plataforma | ||
| 2020 | 10 m sinkronizatua[6] | ||
| 2024 | 10 m plataforma | ||
| Munduko txapelketak | |||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2013 | 10 m sinkronizatua | ||
| 2015 | 3 m sinkronizatua | ||
| 2017 | 3 m sinkronizatua | ||
| 2019 | 3 m sinkronizatua | ||
| 2019 | 10 m sinkronizatua | ||
| 2019 | 3 m tranpolina | ||
| 2022 | 3 m sinkronizatua | ||
| 2022 | 3 m tranpolina | ||
| 2024 | 10 m plataforma | ||
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Cao Yuan» olympedia.org 2021-10-30ean begiratua. (Ingelesez)
- ↑ "Cao Yuan" Olympics.com 2021-10-30ean begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ jauziak 10 m-ko plataforma sinkronizatua, emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ jauziak 3 m-ko tranpolina, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ jauziak 3 m-ko tranpolin sinkroniatua, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ jauziak 10 m-ko plataforma sinkronizatua, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1995eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Txinako tranpolin jauzilariak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako jauzilariak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak jauzian
- Txinako urrezko dominadun olinpikoak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako jauzilariak