Capuako katedrala

Koordenatuak: 41°07′N 14°13′E / 41.11°N 14.21°E / 41.11; 14.21
Wikipedia, Entziklopedia askea
Capuako katedrala
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Campania
ProbintziaCasertako probintzia
Italiako udalerriCapua
Koordenatuak41°07′N 14°13′E / 41.11°N 14.21°E / 41.11; 14.21
Map
Altitudea27 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
IrekieraIX. mendea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Capua (en) Itzuli
IzenaMaria
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Arkitektura barrokoa

Mariaren Jasokundearen Katedral Basilika[1] edo Capuako katedrala[2] (italieraz: Basilica Cattedrale di Maria SS Assunta in Cielo) Italiako katedral bat da. Italiako Campania eskualdeko Capua hirian dagoen eliza nagusia da[3].

Bertan,Landulfo apezpiku kapularrak eliza bat berreraiki zuen,IX. mendetik , tokiko anfiteatroko zutabeak edo beste eliza batzuk erabiliz. Kanpandorreak lonbardiar eta normandiar eraginak ditu. Paradisuko Atrioa, hasiera batean, V. mendean eraiki zen, ondorengo mendeetan erantsitako apaingarriekin. Bigarren Mundu Gerran bonbardaketa bidez suntsitua izan zen, 1943ko irailaren 9an[4].

Elizako pinturen artean Domenico Vaccaroren lanak daude. Freskoetako batzuek iraganeko obrak gogorarazten dituzte, presbiterioko freskoak barne, eukaristia-eszenak irudikatzen dituztenak (1961). Francesco Solimenaren Jasokundeko Ama Birjinaren erretaula nagusia. Nabean daude Erveo gotzainaren zutabeak (1073-1088) eta Cesare Costa artzapezpikuaren iturri santu bat (1572-1602). Kriptak, Matteo Bottiglierik hildako Kristo bat irudikatzen duen margo bat du, Canovako eskolaren aldeko Addolorata bat eta erromatar sarkofago bat.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]