Carcasonako katedrala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Carcasonako katedrala
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Carcassonne - Cathédrale St-Michel.jpg
Kokapena
Herrialdea Frantzia
Eskualdea Okzitania (eskualdea)
DepartamenduaAude
BarrutiCarcassonneko barrutia
Frantziako kantonamenduCarcasona-1 kantonamendua
Frantziako udalerriCarcasona
Koordenatuak 43° 12′ 39″ N, 2° 21′ 04″ E / 43.210833333333°N,2.3511111111111°E / 43.210833333333; 2.3511111111111Koordenatuak: 43° 12′ 39″ N, 2° 21′ 04″ E / 43.210833333333°N,2.3511111111111°E / 43.210833333333; 2.3511111111111
Historia eta erabilera
Irekiera1247 (egutegi gregorianoa)
Izenaren jatorria Mikel goiaingerua
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Roman Catholic Diocese of Carcassonne-Narbonne Itzuli
Arkitektura
Estiloa arkitektura gotikoa
Ondarea
Mérimée ID PA00102584
Kontaktua
Helbidea 52, rue Voltaire

San Migel Carcasonakoaren katedrala edo Carcasonako katedrala (frantsesez: cathédrale Saint-Michel de Carcassonne) Okzitaniako izen bereko hiriburuan dago, Languedoc-Roussillon eskualdean, Frantzian. Hiriko Saint-Louis bastidan dago kokatuta. XIII. mendean eraikia, gotiko estiloko eliza katedrala da. 1926tik Monumentu Historikoa da.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis IX.a Frantziakoak eraikitzeko agindua eman zuen, 1247an, aurretik santutegi bat zegoen toki berean. 1283tik aurrera eraikina handitzen eta zabaltzen joan zen. 1355an Eduardo "Printzipe Beltza"k Saint Louis bastida erasotu zuen eta, ondorioz, elizak kalte handiak pairatu zituen. Berreaikitzeko prozesuan babes berriak ezartzea erabaki zen; esaterako, abside maila berean militar itxurako dorre zilindrikoa eraiki zen eta eraikinaren inguruan 10 metro zabalerako babes erretenak egin ziren.

1803an, Erdi Arotik ordura arte Saint-Nazaire katedralean zegoen apezpikutza bertara eraman zen eta Carcasonaren katedral berriaren izendapena jaso zuen. 1857an, funtzio berriak hobeto betetzeko, aldaketa handiak egitea erabaki zen. Lan horiek Eugène Viollet-le-Duc arkitektoak zuzendu zituen.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carcasonako katedrala Aldatu lotura Wikidatan