Carl Gustav Rehnskiöld

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Carl Gustav Rehnskiöld
Carl Gustaf Rehnskiöld.PNG
Bizitza
Jaiotza Stralsund1651ko abuztuaren 6a
Herrialdea  Suedia
Heriotza Strängnäs1722ko urtarrilaren 29a (70 urte)
Familia
Aita Gerdt Anton Rehnskiöld
Lanbidea
Lanbidea militarra
Zerbitzu militarra
Gradua landa-mariskal
Gatazka Iparraldeko Gerra Handia

Carl Gustav Rehnskiöld kondea, (1651ko abuztuaren 6a-1722ko urtarrilaren 29a) Karlos XII.a Suediako erregearen agindupeko kanpo mariskal bat izan zen. Erraz haserretzen zen arren, Rehnskiölden trebezia militarrak Karlos erregearen aholkulari militar nagusi eta aginteko bigarrena bihurtu zuen, honen ondorioz "Iparraldeko Alexandroren Parmenion" ezizena jaso zuelarik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rehnskiöld Stralsunden jaio zen, Gierd Antoni Rehnskiölden eta Birgitta Torskeskålen semea zelarik.

Bere bizitzan zehar paper garrantzitsua bete zuen Iparraldeko Gerra Handian. Agintea zuen Fraustadteko guduan, gudu honen ondoren Karlos XII.a erregeak kanpo mariskal izendatu zuelarik, konde titulua ere emanez. Bere karrerako ekintza nabarmenen artean 1701 eta 1703 arteko poloniar kanpaina arrakastatsua eta Ukrainako kanpaina negargarria egon ziren, azken hau 1709an Poltavako guduarekin amaitu zelarik. Gudua erabateko porrota izan zen suediar armadarentzat, eta Rehnskiöld errusiarrek harrapatu zuten, 1718 arte gatibu izan zutena.

Bere garaiko suediar jeneralik garrantzitsuenetako bat izan zen, baina, hala ere, errusiar nagusitasun militarrari bidea erraztu zion, suediarra eroriaraziz.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Gustav Rehnskiöld Aldatu lotura Wikidatan