Carl Gustav Rehnskiöld
Carl Gustav Rehnskiöld | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Stralsund, 1651ko abuztuaren 6a |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | Strängnäs, 1722ko urtarrilaren 29a (70 urte) |
Familia | |
Aita | Gerdt Anton Rehnskiöld |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lundeko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Zalditeria |
Gradua | fältmarskalk (en) |
Parte hartutako gatazkak | Iparraldeko Gerra Handia |
Carl Gustav Rehnskiöld kondea, (1651ko abuztuaren 6a-1722ko urtarrilaren 29a) Karlos XII.a Suediako erregearen agindupeko landa-marexal bat izan zen. Erraz haserretzen zen arren, Rehnskiölden trebezia militarrak Karlos erregearen aholkulari militar nagusi eta aginteko bigarrena bihurtu zuen; eta, horren ondorioz, "Iparraldeko Alexandroren Parmenion" ezizena jaso zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rehnskiöld Stralsunden jaio zen, eta Gierd Antoni Rehnskiölden eta Birgitta Torskeskålen semea zen.
Bere bizitzan zehar paper garrantzitsua bete zuen Iparraldeko Gerra Handian. Agintea zuen Fraustadteko guduan, eta gudu honen ondoren Karlos XII.a erregeak landa-marexal izendatu zuen, konde titulua ere emanez. Bere karrerako ekintza nabarmenen artean 1701 eta 1703 arteko poloniar kanpaina arrakastatsua eta Ukrainako kanpaina negargarria egon ziren, eta azken hau 1709an Poltavako guduarekin amaitu zen. Gudua erabateko porrota izan zen suediar armadarentzat, eta Rehnskiöld errusiarrek harrapatu zuten, 1718 arte gatibu izan zutena.
Bere garaiko suediar jeneralik garrantzitsuenetako bat izan zen, baina, hala ere, errusiar nagusitasun militarrari bidea erraztu zion, suediarra eroraraziz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Gustav Rehnskiöld |