Edukira joan

Carlit

Koordenatuak: 42°34′15″N 1°55′53″E / 42.5707470717°N 1.9314989295°E / 42.5707470717; 1.9314989295
Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlit
Datu orokorrak
Garaiera2.921 m
Prominentzia1.001 m
Motamendia
Geografia
Map
Koordenatuak42°34′15″N 1°55′53″E / 42.5707470717°N 1.9314989295°E / 42.5707470717; 1.9314989295
Honen parte daQ31074657 Itzuli
MendikateaCarlit Massif (en) Itzuli
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboametropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
DepartamenduaEkialdeko Pirinioak
BarrutiPradeseko barrutia
Historic comarca of North CataloniaAlta Cerdanya
Frantziako udalerriAngostrina i Vilanova de les Escaldes
Mendizaletasuna
Lehen igoeraHenry Russell, 1865
Ohiko bideaRussell haitzetik
Geologia
Material nagusiaGranito

Carlit haitza (katalanez: Puig Carlit; frantsesez: Pic Carlit) Cerdanyako mendia da, bertoko (eta baita Ipar Katalunia osoko) mendirik altuena dena. Capcir mendizerran sortua, bertan dute iturburua Segre ibaiaren hainbat ibaiadar nagusik (Tet, Querol eta abar). Luzaro uste izan da lehendabiziko igoera Henry Russellek egin zuela 1865ean, baina duela gutxi egindako ikerketa batek frogatu du 1611n Puigcerdà-ko Joan Trigall presbiteroa igo zela.[1][2][3][4]


Haitz honetan iturburua duen Tet ibaia Frantziako Ekialdeko Pirinioak departamenduko ur erreserba nagusia da. Natura 2000 Sarearen babespeko eremu gisa sailkatu zuten 2015ean, lekuko fauna- eta flora-aberastasuna kontserbatzeko eta hazteko. Klima azpiozeaniko hotzak perturbazio ugari sortzen ditu, mendebaldetik hego-mendebaldera, baita neguko elurte iraunkorra, 2.000 metrotik gora, azarotik apirilera.

Carlit mendiak eta Canigó mendiak lerro zuzeneko begi-bistako distantziaren munduko errekorra zuten 1992an, 447 kilometrokoa.[5]

Gailur hau ekialdeko Pirinioetako iparraldean dago, Perxako lautada (1.577 m) eta Pimorent lepoaren (1.915 m) artean. Cerdanya osoko eta Ipar Kataluniako mendirik altuena da. Mendigune isolatu samarra da tontorra. Mendebaldeko isurialdetik, Segre ibaiaren adarra den Aravó (edo Querol) ibaiaren azpiarroaren zati da; ekialdeko isurialdea, berriz, Tet ibaia sortzen den zirku glaziarraren zati da. Hegoaldeko isurialdeek Angostrinako ibaiaren arroa osatzen dute, Reür ibaiaren adarra, Segre ibaiaren goi-arroko beste ibaiadar garrantzitsuenetako bat.

Tontor hori Kataluniako 100 gailurren FEEC zerrendan dago (Federació d'Entitats Excursionistes de Catalunya). Bigarren mailako gailur bat du bere ipar-ekialdean, Carlit de Baix izenekoa.

Besteak beste hauek dira gailurretik ikus daitezkeen inguruko beste mendi batzuk: Petit Peric, pica d'Estats, Sant Bertomieu, Puigpedrós, Tossa Plana de Lles, Coma d'Or, Puigpedrós de Lanós, Puig de Coll Roig, Envalira, Rocacolom, Fontnegre, Puigmal, Tosa d´Alp, Puigllançada, Moixeró, Pedraforca, Cadí, pic de la Grava eta Puig Peric.

Hauek dira inguru horretan dauden laku batzuk: Blau, Blau Petit, de la Llosa, Seco, de la Comassa, Soca de porc, Negro, Llat, Llong, de Vallell, de Dugues, de Sobirans eta del Vivero.

Igotzeko ohiko ibilbideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igotzeko ohiko ibilbidea Bollosa lakutik abiatzen da, oro har ekialde-mendebalde norabidea hartuz; 4 kilometro eta erdiz muino txiki batzuk gurutzatu behar dira eta hainbat laku txiki inguratu, harik eta ekialdeko aldetik mendigunearen oinetara iritsi arte. Han, 550 metroko desnibeleko igoera gogor bat hasten da, gailurrera iritsi arte..

Lanosko lakutik igotzea ere ohikoa da.

Duela gutxi egindako ikerketa batek frogatu du 1611ko abuztuaren 29an Puigcerdà-ko Joan Trigall presbiteroa Carlitera igo zela. Arrazoi zientifikoengatik egin zuen: Pirinioak ekialdetik mendebaldera orientatzen direla frogatzeko, eta ez ekialdetik iparraldera Jeroni Suertas historialari eta legelariak zioen bezala, eta Cerdà-ko Pirineoa mendikateko gunerik hotzena eta baita altuena ere ote zen jakiteko. Dokumentu horiek Trigallek Jeroni Pujades-i idatzitako hiru gutun dira. Gutun horietan eskatzen dio historialariari Pirinioen orientazioari buruz idatzitakoa zuzentzeko. Carlit-en gailurretik presbiteroak ematen dituen datuak argiak, agerikoak eta erabakigarriak dira, nahiz eta erabiltzen duen mendietako toponimia mugatua izan. Igo egin zen Carlitera.[1][2][4][3]

Henry Russell mendizale pirineozalea 1864an igo zen, Lanosko lakutik zuen ikuspegiarekin liluratuta.[6] Mendiko abenturak deskribatzen zituen lanean, hau idatzi zuen: «Carlitte tontorra [da] bere isolamenduari eta altuerari esker, Pirinioetako tontor ederrenetako bat. » [7]

Carlit mendigunea

XIX. mendearen amaieran, XX. mendearen hasieran, herri-irudimenak sortutako elezaharrek deabrua antzeztu zuten eskualdean, baina, batez ere, mendietan. Marcailhou d'Aymeric-ek Tolosako Geografia Elkarteko buletinean 1913ko apirilaren 7an argitaratu zuen Thuez-eko Ax-les-Termin-eko gailurretan barrena izenburupean (À travers les sommets d'Ax-les-Termes à Thuez). «Satanek, mundutik txangoan zebilela, mendiak zeharkatuz bere hegal indartsuez, hegaldia gaizki kalkulatu zuen eta erori egin zen, hain makurki, non Dent d’Orlu mendiaren gainean trabaturik geratu baitzen. Eginahalak egin eta lortu zuen libratzea, baina, zauritik odola zeriola, Puig Carlit mendira iritsi zen, non ispilu eder bat aurkitu baitzuen, Venusek han ahantzia. Hain itsusi bilatu zuen bere burua, ezen, haserre, ispilua hartu eta harrika bota baitzuen. Ispilua hemezortzi puska egin zen. Puska horiek dira mendigune eder hartan dauden hemezortzi aintzirak, amodioen erreginaren grazien edertasunaren isla. Eta ispiluaren kirtena, lurrean landaturik, garatu egin zen, findu, zorroztu…eta San Romeuko Andra Mariaren santutegi bihurtu zen».[8][9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Mata Perelló, Josep Maria; Sanz Balagué, Joaquim. (2015-07). «Recorregut de recerca geològica per les comarques de l´Alt Urgell i de la Cerdanya: des de Montferrer i Castellciutat a la Seu d´Urgell, Pont de Bar, Martinet, a Prullans i a Bellver de Cerdanya» Xaragall: revista de ciències de la Catalunya central  doi:10.5821/xaragall.7.4631. ISSN 2013-4479..
  2. a b Figuera, Manel. (2025). «Són les muntanyes de la Cerdanya les més altes i fredes del Pirineu?» Excursionisme (Barcelona) (442).
  3. a b jordicerdanya. (2024-11-19). Primera ascensió al Carlit el 29 d'agost del 1611. .
  4. a b Figuera, Manel. (2025). «El Carlit per la ruta Joan Trigall» Cadí-Pedraforca (Cassà de la Selva) (38).
  5. (Frantsesez) Tournou, Jean Claude. (1992-09-01). «Le Carlit. Un massif popoulaire en Cerdagne» Gallica (Revue pyrénéenne / Section du Sud-Ouest du Club alpin français et Ski-club bordelais): 9. (kontsulta data: 2025-08-23).
  6. Fabricio Cárdenas, , Perpignan, Ultima Necat, coll. « Les vieux papiers », 2014, 141 p. (ISBN 978-2-36771-006-8, BNF 43886275)
  7. (Frantsesez) Russell, Henry (1834-1909) Auteur du texte. (1878). Souvenirs d'un montagnard / par le comte Henry Russell.... (kontsulta data: 2025-08-23).
  8. (Frantsesez) d'Aymeric, Marcailhou. (1913). «À travers les sommets d'Ax-les-Termes à Thuez» Bulletin de la Société de géographie de Toulouse - Gallica (Société de géographie (Toulouse)) (kontsulta data: 2025-08-23).
  9. Agur betiko, laguna – blogoetak. 2025-08-22 (kontsulta data: 2025-08-23).
  • Becat, Joan. «4 - Els Angles, 5 - Angostrina i Vilanova de les Escaldes i 70 - Formiguera». A: Atles toponímic de Catalunya Nord. I. Aiguatèbia - Montner. Perpinyà: Terra Nostra, 2015 (Biblioteca de Catalunya Nord, XVIII). ISBN ISSN 1243-2032.
  • Ponsich, Pere; Lloret, Teresa; Gual, Raimon. «Angostrina i Vilanova de les Escaldes, els Angles i Formiguera». A: Vallespir, Conflent, Capcir, Baixa Cerdanya, Alta Cerdanya. Barcelona: Fundació Enciclopèdia Catalana, 1985 (Gran Geografia Comarcal de Catalunya, 15). ISBN 84-85194-60-8.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

==

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]