Edukira joan

Carlos Bassas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Bassas

Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, gidoilaria, film screenwriter (en) Itzuli, zinema-kritikaria eta hizlaria

Carlos Bassas del Rey (Bartzelona, 1974ko maiatzaren 7a) kazetari eta idazle kataluniarra da, eleberri, kontakizun labur eta poesiakoa, baita gidoilaria eta gidoi eta ikus-entzunezko errealizazio irakaslea ere.[1][2]

Kazetaritzan lizentziatua eta Komunikazio Publikoan doktorea da Nafarroako Unibertsitatean, Espainiako zinema kritikaren jatorriei buruzko doktore tesi batekin (Noción y orígenes de la crítica de cine en la prensa española. 1895-1930). Iruñeko CTL Irudi eta Soinu Eskolako Ikus-entzunezko Gidoi eta Zuzendaritza-Errealizazio irakaslea da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikus-entzunezko sorkuntzari buruzko tailerrak eman ditu, bai eta muntatze eta edizio digitaleko eta soinuaren postprodukzioko eskolak ere, FIP Planaren (INEM) ikastaroen barruan, Nafarroako komunikazioan lizentziatuentzat.[3]

Urteetan zehar, irakaskuntza lana eta prentsa, irrati eta telebistako kritika zinematografikoa uztartu ditu, baita ikus-entzunezko munduarekin (historia, gidoia, zuzendaritza, muntaketa, dokumentala), zinema zikloekin, hitzaldiekin eta erakusketekin lotutako hainbat arlotako ikastaro espezializatuen diseinua eta zuzendaritza ere. Hainbat film laburren errodajean parte hartu du (horietako bat Antequerako Film Laburren Jaialdian saritua izan zen), eta hainbat lanetan muntatzaile eta gidoi aholkulari gisa aritu da. Horrez gain, hainbat film laburren gidoiak (El ojo de cristal, Sopa de pollo eta Basajaun) eta Manual de relojería, Giri (Manresako Nazioarteko Zinema Beltzaren Jaialdiko Gidoi Onenaren Saria, Fílmax ekoiztetxeak emana), Ética a N eta Caminos en el cielo film luzeak ere egin ditu.[4]

2009an Tasio 25 liburuaren koordinatzaile editoriala izan zen, Montxo Armendarizek zuzendutako Tasio filmaren estreinaldiaren 25. urteurrena zela eta. Pamplona Negraren sustatzailea eta zuzendari artistikoa izan da 2015etik 2018ra.[5]

Urteak daramatza Gendai Bujutsu Elkarteko bujtusu (kenjutsu, jojutsu, tambojutsu, nittojutsu) maisu bezala bere lan profesionala japoniar arte martzialen munduarekin uztartzen. Gainera, jiujitsuko 3. Kiu-a da.

2019an Hammett Saria jaso zuen “Justo” eleberriagatik.

  • Aki y el misterio de los cerezos. Editorial Toro Mítico, 2012.
  • El honor es una mortaja. Editorial Almuzara, 2013.
  • Siempre pagan los mismos, Editorial Alrevés, 2015. Premio Tormo Negro 2016.
  • Aki Monogatari. El misterio de la Gruta Amarilla. Editorial Quaterni, 2015.
  • Mujyokan. 72 haikus y un jisei. Editorial Quaterni, 2016.
  • El hombre sin nombre, Editorial Ronin Literario, 2016.
  • Mal Trago, Editorial Alrevés, 2016.
  • Justo, Editorial Alrevés, 2018.
  • Soledad, Editorial Alrevés, 2019.
  • Cielos de plomo, HarperCollins, 2021.
  • “El último farero de Tremolino”. 24 relatos navarros liburuan dago. Pamiela argitaletxea, 2016.
  • “Puentes”. El alma del vino liburuan txertatutako kontakizuna. Eunate edizioak, 2017.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]