Pamplona Negra
Pamplona Negra | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakustazoka |
Herrialdea | Espainia |
Historia | |
Sorrera | 2015 |
Pamplona Negra genero beltzarekin lotutako literatura, zinema, gastronomia, musika eta ikerketa poliziala uztartzen dituen zikloa da, eta urtarrilero egiten da, 2015ean Iruñeko Baluarte Kongresu Jauregian lehen aldiz egin zenetik.[1]
Programa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Filmotekak eta Baluarte Fundazioak antolatuta, Pamplona Negra jaialdiak hitzaldiak, mahai-inguruak, zinema beltz espainiarra eta polizia-nobela tailerrak barne hartzen ditu. Horietan, Segurtasun Indar eta Kidegoek krimen baten eszenan egiten duten benetako lana hurbiltzen zaio publikoari.[2][3] Carlos Bassas Del Reyren zuzendaritza artistikoaren pean egon da 2015etik 2018ra, eta 2019tik aurrera Susana Rodriguez Lezaunek zuzentzen du.
Parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere edizioetan zehar, Espainiako Polizia Nazionalarekin, Guardia Zibilarekin, epailetzarekin eta Auzitegi Medikuntzako Institutuarekin lotutako parte-hartzaile ugari izan ditu, baita genero horretako hainbat idazle ere. 2015ean Eugenio Fuentes, Reyes Calderon, Lorenzo Silva, Juan Ramon Biedma, Michel Gaztambide, Victor del Árbol, Alexis Ravelo, Leo Coyote, Santiago Alvarez, Paco Gomez Escribano, Jon Arretxe, Javier Abasolo edo Carlos Erice aritu ziren.[4] 2016an Dolores Redondo, Berna Gonzalez Harbour, Alexis Ravelo, Elio Quiroga, Antonio Altarriba, Keko, Mikel Santiago, Carlos Ollo, Mikel Alvira, Estela Chocarro, Susana Rodriguez Lezaun, Maribel Medina, Andreu Martin, Empar Fernandez, Laura Gomara. Modroño, Juan Ramon Biedma, Carlos Salem, Rosa Montero, Agustin Martinez, Claudio Cerdan, Sergio Vera, Yanet Acosta, Carlos Zanon, Marcelo Lujan, David Llorente edo Manuel Barea.[5]
Hirugarren edizioan, Carlos Zanon, Rosa Ribas, Rafa Guerrero, Juan Laborda, Ignacio del Valle, Felix Modroño, Carlos Erice, Juan Enrique Soto, Rafa Melero, María José Moreno, Ricardo Piñero, Reyes Calderón, José Miguel Mulet, Aingeru Epaltza, Jon Arretxe, Eneko Aizpurua, Jon Alonso, Victor del Árbol eta Dolores Redondo [6]
2023an, Pamplona Negra kontakizun laburraren I. literatur saria eman zen, eta irabazleak hauek izan ziren: Iranzu Leceta Elvira eta Uxue Fernández Alzórriz, gaztelaniaz, eta June Aguirre Andueza eta Maider Nanclares Ochoa, euskaraz.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Efe. (2015eko urtarrilaren 14a). 'Pamplona negra': la unión de literatura, cine e investigación policial del género negro. .
- ↑ Europa Press. (2020ko urtarrilaren 10a). 'El lado más oscuro' del crimen vuelve a Baluarte con Pamplona Negra. .
- ↑ Pamplona. (2015eko urtarrilaren 14a). Baluarte acoge entre el 19 y el 23 de enero 'Pamplona negra'. .
- ↑ Europa Press. (2015eko urtarrilaren 22a). La primera edición de 'Pamplona negra' se despide este viernes. .
- ↑ El País. (2016ko urtarrilaren 25a). Pamplona negra: tinta, gastronomía y un par de muletas. .
- ↑ Asomado a la Estafeta. (2017ko urtarrilaren 10a). Pamplona negra 2017. .
- ↑ El I Premio Literario de relato corto Pamplona Negra ya tiene ganadoras. Diario de Navarra 2023/01/10.