Carlos Gurméndez
Carlos Gurméndez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montevideo, 1916ko abenduaren 31 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Madril, 1997ko otsailaren 7a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, literatura-kritikaria eta kazetaria |
Carlos Gurméndez (Montevideo, 1916ko abenduaren 31 - Madril, 1997ko otsailaren 7a) uruguaiar jatorriko espainiar filosofoa izan zen.
Zuzenbide eta filosofiako ikasketak egin zituen Madrilen, eta gero Berlinen eta Parisen sakondu. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Latinoamerikara erbesteratu zen, eta Danimarkara gero. Handik hona hainbeste ibilitako pertsona izanik, era askotako eraginak nabari dira haren pentsaeran, marxismotik eta existentzialismotik psikologiaraino. Sentimenduen eta grinen filosofia landu zuen, batez ere. Haren lan nagusia Crítica de la pasión pura da (1989, Grina hutsaren kritika).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.