Edukira joan

Carmen Barrero Aguado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Barrero Aguado

Bizitza
JaiotzaMadril, 1919
Herrialdea Espainia
BizilekuaCuatro Caminos
HeriotzaLa Almudenako hilerria eta Madril, 1939ko abuztuaren 5a (19/20 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenako hilerria
Heriotza moduaheriotza zigorra
tiroketa masiboa: giza hilketaren biktima
tiroketa masiboa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakjostuna eta erresistentziako borrokalaria
KidetzaHamahiru Arrosak
Gazteria Sozialista Bateratuak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista
IMDB: nm17488806 Edit the value on Wikidata

Carmen Barrero Aguado 1939ko abuztuaren 5ean Madrilen erregimen frankistak fusilatutako emakumeetako bat izan zen, momentu horretan modista zen eta 20 urte besterik ez zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori Hamahiru Arrosak izenaz ezagutzen da.[1][2][3][4]

Cuatro Caminos auzoan bizi zen familia xume baten 9 seme-alabetako bat zen Carmen. Bere aita gerra baino hainbat urte lehenago hil zen; eta bera hil ostean, Carmenek 12 urte zituenetik lan egin zuen bere familia mantentzen laguntzeko. Izan ere familian 8 anai-arreba ziren, haietako 4 Carmen baino gazteagoak. Espainiako Alderdi Komunistaren militantea zen, eta bertan Marina bezala ezagutzen zuten, Carmen Iglesias Diaz identitate faltsua erabiltzen zuen. Gerra ostean, Francisco Sotelo lagunak lan klandestinoarekin jarraitzea proposatu zion, Madrilen alderdiaren emakumeen arduraduna izatea eskainiz. Arduradun bezala emakumeentzako lan plan bat burutu zuen.

1939ro maiatzaren 16an atxilotu zuten eta abuztuaren 5ean fusilatu zuten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren hilarrietan[5].

Bere anaia, Palmiro Barrero Aguado ere 1940ko apirilaren 8an fusilatu zuten Madrilgo Ekialdeko Hilerri berdinean.

Murala. Gandian

Urtero, Abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten JSUko beste 43 gazteei omenaldia egiten zaie[6]. Era berean, Espainiako hainbat herritan Hamairu Arrosei eskeinitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak

2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei homenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historigileari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela[7].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]