Carola Miró i Bedós
Carola Miró i Bedós | |||
---|---|---|---|
(2018) | |||
2018ko maiatzaren 17a - 2020ko irailaren 30a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bartzelona, 1965 | ||
Herrialdea | Katalunia | ||
Heriotza | Girona, 2024ko maiatzaren 4a (58/59 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Quim Torra 2024ko maiatzaren 4a) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Col·legi Sant Ignasi | ||
Hizkuntzak | gaztelania katalana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Escola Thau Barcelona (en) |
Carola Miró i Bedós (Bartzelona, 1965 – Girona, 2024ko maiatzaren 4a) kataluniar maistra izan zen. Kataluniako lehen dama izan zen 2018tik 2020ra, Quim Torra senarra Kataluniako Generalitateko presidentea izan baitzen[1][2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maistra zen lanbidez eta Bartzelonako Thau eskolan aritu zen. 2007an urtebete eman zuen familiarekin Suitzan, non senarra Winterthur aseguru konpainian lan egiten zuen[3]. Mirók eta Torrak Sarriàko jesuiten ikastetxean ikasten ari zirela elkar ezagutu zuten, eta hiru seme-alaba izan zituzten elkarrekin[4].
Arlo politikoan, 2010eko Kataluniako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Reagrupament alderdiko zerrendetan egon zen, 77. postuan[5]. Ideologikoki, senarra bezala, katoliko praktikatzailea eta Kataluniako independentziaren aldekoa zen[6].
2020an minbizia diagnostikatu zioten, eta Quim Torrak, orduan Kataluniako presidenteak, aldi baterako eten zituen plan publiko guztiak[7]. 2024ko maiatzaren 4an hil zen Gironako Osasun Institutuan[8].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Hinojosa, Silvia. «La maestra que se ve ‘primeradama’ sin esperarlo» La Vanguardia: 4. 2018-05-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Jorro, Ignasi. «Fallece en Girona la esposa del 'expresident' Quim Torra» Crónica Global 2024-05-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-05-04) (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
- ↑ (Katalanez) Villanueva, Marc. «Qui és Carola Miró, la dona del president Quim Torra» El Nacional 2018-05-14 (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
- ↑ (Katalanez) «Carola Miró, la primera dama de Catalunya» Tot es mou (TV3) 2018-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
- ↑ (Katalanez) «Edicte d'1 de novembre de 2010, pel qual es fan públiques les candidatures proclamades per la Junta Electoral Provincial de Barcelona per a les eleccions al Parlament de Catalunya» Generalitat de Catalunya 2010-11-01 (Noiz kontsultatua: 2018-05-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Así es Carola Miró, la esposa del president» La Vanguardia 2018-05-14 (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
- ↑ (Katalanez) «Mor Carola Miró, dona de Quim Torra, després d'anys de lluita contra el càncer» Ara 2024-05-05 (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
- ↑ (Katalanez) «S’ha mort Carola Miró, esposa del president Quim Torra» VilaWeb 2024-05-05 (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).