Carrick-on-Suir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Carrick-on-Suir
Carraig na Siúire
Four Provinces Flag.svg Irlanda
The old bridge, Carrick on Suir, Co. Tipperary - geograph.org.uk - 206939.jpg
Administrazioa
Estatua  Irlandako Errepublika
Probintzia  Munster
Konderria Flag of county Tipperary.svg Tipperary konderria
Postakodea E32
Geografia
Koordenatuak 52° 20′ 47″ N, 7° 24′ 43″ W / 52.346509°N,7.411995°W / 52.346509; -7.411995Koordenatuak: 52° 20′ 47″ N, 7° 24′ 43″ W / 52.346509°N,7.411995°W / 52.346509; -7.411995
Altuera 10 metro
Demografia
Biztanleria 5.771 (2016)
Bestelako informazioa

Carrick-on-Suir (irlanderaz Carraig na Siúire), Irlandako Tipperary konderriko udalerri bat da. Suir ibaiak zeharkatzen du. Clonmel hiritik 21 kilometro ekialdera eta Waterford hiritik 27 kilomtero ipar-mendebaldera dago. 2006ko erroldaren arabera 5.856 biztanle zituen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko Carraig na Siúire izenak "Suirreko Harkaitza", hots, "Suir ibaiko harkaitza" esan nahi du. Izan ere herria Suir ibaiaren erdian zegoen uharte batean sortu baitzen eta iraun baitzuen XVIII menderarte, ibaiaren alde bat desbideratu eta herriaren ipar-mendebaldea lehortu zen arte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carrick-on-Suirren lehen aipamena 1247koa da. Orduko agiri batean esaten da herriak urtero hiru feria antolatzen zituela. XIV mende hasieratik Butler familia izan zen nagusi, hasieran Carrickeko konde izena hartu zuten eta 1322tik aurrera Ormondeko konde izan ziren. 1447an zubia eraiki zuten ibaia gurutzatu ahal izateko. Ormonde gaztelua 1565ean eraiki zuen Thomas Butlerrek.

Oliver Cromwellen konkista garaian, ingeles parlamentarioek herria eskuratu zuten. Ulsterko irlandarrak Major Geogheganen gidaritzapean saiatu zire herria berreskuratzen baina ez zuten lortu eta 500 soldadutik gora hil ziren.

James Butlerrek artilearen industria abiarazi zuen eta 1799tik aurrera herriak garapen handia izan zuen, artileaz gain ibaiarekin loturiko hainbat jarduera sortu baitziren. XIX mendean britainiarrek artilearen inguruan ezarritako zerga gogorren eraginez eta Gosete Handiaren eraginez Carrickek asko sufritu zuen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ormonde gaztelua: Herriaren ekialdean kokatzen den XV mendeko gaztelua da.
  • Zubi zaharra: 1447an eraikitako harrizko zubia.

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suir ibaia eta zubi zaharra.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carrick-on-Suir Aldatu lotura Wikidatan