Clonmel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Clonmel
Cluain Meala
 Irlandako Errepublika
Clonmel.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Flag of Ireland.svg Irlandako Errepublika
Flag of Munster.svg Munster
Flag of county Tipperary.svg Tipperaryko konderria
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Postakodea TS (Tipperary South)
Geografia
Koordenatuak 52° 21′ 14″ N, 7° 42′ 42″ W / 52.3539°N,7.7116°W / 52.3539; -7.7116Koordenatuak: 52° 21′ 14″ N, 7° 42′ 42″ W / 52.3539°N,7.7116°W / 52.3539; -7.7116
Clonmel hemen kokatua: Irlandako Errepublika
Clonmel
Clonmel
Demografia
Biztanleria 17.908 biztanle (2011)
Informazio gehigarria
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlandako Errepublika
Flag of Munster.svg Munster
Flag of county Tipperary.svg Tipperaryko konderria
Webgunea www.clonmel.ie http://www.clonmel.ie www.clonmel.ie

Clonmel (irlanderaz Cluain Meala) Irlandako Tipperaryko konderrian dagoen udalerria da. Hego Tipperaryko hiriburua da eta 17.908 biztanle ditu (2011).

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko Cluain Meala izenak "eztizko zelaia" edo "eztizko harana" esan nahi du. Lurraren oparotasuna dela eta jarritako izena izango dela uste da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suir ibaiaren iparraldeko ertzean kokaturik dago. Suir ibaiak muga egiten du Waterfordeko konderriarekin eta 1896an hegoaldeko ertzeko zati bat zuen beste aldera zabaldu ahal izateko. Bestalde muinoz inguratutako haran batean kokatzen da Clonmel. Hegoaldean Comeragh mendiak ditu eta ekialdean berriz Slievenamon udalerria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan garapen handia izan zuen Clonmelek eta oraindik garai haren aztarnak ikusgai daude herrian, XIII mendeko harresiaren zati bat bereziki.

1608 urtean herri askearen agiria eman zion Jakue I.a Ingalaterrakoak. Oliver Cromwellek 1650an Clonmel setiatu zuen baina soldadu kopurua laukoitza izan arren Hugh Dubh O'Neillen gizonek segada batean cromwellen Irlandaren konkistako porrotik handiena eragin zioten. Hala ere azkenean herriak errenditu beharra izan zuen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Andre Mariaren eliza zaharra
  • Frantziskotarren abade-etxea
  • Tipperaryko konderriko museoa

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztaileko lehenengo asteburuan Clonmel Junction Festival ospatzen da. Bertan musika mota ezberdinek eta kale antzerkiak protagonismo berezia izaten dute. 2009tik aurrera International Film Festival Ireland zinemaldia ere izaten da, bertan filme independenteak ikusteko aukera izaten da.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Clonmel Aldatu lotura Wikidatan