Cashel (Tipperary konderria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cashel / Caiseal
Cashel
 Irlandako Errepublika
Cashel.jpg
Cashel udalerriaren ikuspegia.
Administrazioa
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Konderria Flag of county Tipperary.svg Tipperaryko konderria
Lurralde Historikoa
Flag of Munster.svg Munster
Izen ofiziala Cashel
Caiseal
Jatorrizko izena Cashel
Posta kodea E25
Geografia
Koordenatuak 52° 31′ 00″ N, 7° 53′ 22″ W / 52.516717°N,7.889428°W / 52.516717; -7.889428Koordenatuak: 52° 31′ 00″ N, 7° 53′ 22″ W / 52.516717°N,7.889428°W / 52.516717; -7.889428
Cashel (Tipperary konderria) hemen kokatua: Irlandako Errepublika
Cashel (Tipperary konderria)
Cashel (Tipperary konderria)
Cashel (Tipperary konderria) (Irlandako Errepublika)
Altuera 125 m
Demografia
Biztanleria 4.051 bizt.
Informazio gehigarria
Sorrera {{{sorrera}}}
http://www.casheltc.ie http://www.casheltc.ie

Cashel (irlanderaz, Caiseal Mumhan, esanahia Munsterreko Harrizko Gotorlekua), Tipperaryko konderrian dagoen antzinako hiri historikoa da, Irlandan. Biztanleria, 4.051 pertsona, erdia inguru herrian bertan. Ondasunik ikusgarriena Cashelgo haitza (Rock of Cashel) ospetsua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko harana izena duen lautada oparoaren erdian kareharrizko harkaitz handia altxatzen da. Beronen gainean hainbat eraikinen aztarnak daude. V mendean Eóganachta leinuak hiriburua harkaitzaren ingurua eratu zuen eta hurrengo mendeetan Munsterreko hainbat erregek bertatik agindu zuten. 977an Dál gCais leinuak harkaitza eskuratu eta Brian Boru errege handia bertan koroatua izan zen. Honek harkaitza gotortu egin zuen berehala. 1101ean Brian Boruren biloba zen Muircheartach Ua Briain erregeak Limerickeko apezpikuari eman zion.

Henrike II.a Ingalaterrakoak 1172an sinodo bat antolatu zuen bertan Irlandako eliza Erromatar legeari estuago lot zekion aitzakiaz, benetako helburua irlandar kleroa kontrolatzea baitzen benetan.

1647an ingelesek herria erasotu eta sarraski handia egin zuten, 1000 soldadu katoliko eta zibil erailez, tartean apaizak ere bai.

Cashel eta Emlyko apezpikutza katolikoaren egoitza izan zen mendeetan zehar James Butler II (1774–91) apezpikuak Thurlesen egotea erabaki zuen arte. Bere ondorengoek ere han jarraitu zuten.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cashelgo haitza (Rock of Cashel)
  • Hore abade-etxea: XIII mendeko eraikinaren aztarnak, Cashelgo haitzaren azpian.
  • Dominikarren monasterioa: XIII mendekoa, hau ere haitzaren azpian.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cashel (Tipperary konderria) Aldatu lotura Wikidatan