Carrie (eleberria)
Carrie | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Stephen King (mul) (1974) |
Argitaratze-data | 1974ko apirilaren 5a |
Generoa | Beldurrezko eleberria |
Jatorrizko izenburua | Carrie |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | Doubleday (mul) |
Herrialdea | AEB |
Orrialdeak | 199 |
ISBN | 978-0-385-08695-0 |
Euskaraz | |
Izenburua | Carrie |
Carrie Stephen King estatubatuar idazlearen beldurrezko eleberri bat da. 1974ko apirilaren 5ean Doubleday argitaletxeak argitaratu zen. Berez, Stephen Kingek idatzitako laugarren eleberria izan zen, baina argitaratzen lehenbizikoa.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEBtako Maine estatuko Chamberlain udalerria. Carrietta «Carrie» White itxuraz deuseza den 17 urteko neska gazte nerabe lotsatia da. Etxean, bere ama fanatiko erlijiotsu eta desorekatuaren ateraldiak jasaten ditu. Aldiz, institutuan, Carriek hainbat ikasleen umilazio txantxen jomuga da. Carriek telekinesia ahalmenak dituela jabetuko da, eta ikasturte amaierako jaialdian jendaurreeko umilazio baten biktima bilakatzen dutenean bere erreprimitutako haserrea askatu eta ordurarte mindu duten guztietaz mendekatuko da.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carrie (1976ko filma): Brian De Palmak zuzendu eta Sissy Spacek, John Travolta eta Piper Laurie aktoreek antzeztu zuten.
- Carrie (2002ko filma): Telefilma.
- Carrie (2013ko filma): Kevin Misherrek zuzendu eta Chloë Grace Moretz, Judy Greer, Portia Doubleday eta Julianne Moore aktoreek antzeztu zuten.