Edukira joan

Cathy Dewes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cathy Dewes

Bizitza
Herrialdea Zeelanda Berria
Hezkuntza
HeziketaVictoria University of Wellington (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
Jasotako sariak

Cathy Moana Dewes zeelandaberritar irakaslea eta maorieraren sustatzailea da. 1970eko hamarkadaz geroztik, pertsonaia nabarnema da maorieraren aldeko mugimenduan eta maorierazko hezkuntzan.

Bizitza pertsonala eta ikasketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dewesen bi gurasoak irakasleak ziren. Hiru neba ditu. Haurtzaroa East Capen eta Bay of Plenty eskualdean eman zuen, eta han maoriera ikasi zuen[1].

1966an, familia Wellingtonera joan zen bizitzera, non Dewesek Wellingtongo Nesken Ikastetxean ikasi zuen. 1968an ikasle-ordezkari izendatu zuten. Frantsesa, alemana, italiera eta latina ikasi zuen arren, zuzendariak esan zion ezin zuela maoriera ikasi[1][2].

Maorieran lizentziatu zen Wellingtongo Victoria Unibertsitatean. Ikasten zuen bitartean Te Reo Māori Society izeneko erakundea ezartzen lagundu zuen, eta horrek maorieraren sustapena bultzatu zuen, telebistan eta irratian barne[1].

Rawiri Rangitauirarekin ezkondu zen eta harekin sei seme-alaba izan zituen. 2014an senarra hil zitzaion[3].

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Te Reo Māori Societyn parte hartu zuenez, 30.000 sinadura biltzen lagundu zuen 1972an Zelanda Berriko Parlamentuan aurkeztutako eskaerarako. Bertan maoriera eskoletan erabiltzen hastea eskatu zuen[4].

Kura Kaupapa Māori eskolen mugimenduko kide sortzailea izan da Zelanda Berrian[1], eta Te Runanganui o Kura Kaupapa Māori erakundeko burua ere bai[5].

1985ean, Te Kura Kaupapa Māori o Ruamata eskola ezarri zuen Rotoruan, Zeelanda Berriko lehen maorierazko eskoletako bat. 10 urtez soldatarik jaso gabe lan egin zuen bertan, gobernuaren finantzaketa lortu arte[6].

2016an, Dewes Hezkuntza Ministerioaren Aholku Talderako izendatu zuten hezkuntza finantzatzeko sistemak berrikusteko[7]. Urte berean Te Ururoa Flavellek Te Mātāwai aholku-batzorderako izendatu zuen[8].

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2011: Waikato Unibertsitatearen honoris causa doktoretza[6]
  • 2011: Zeelanda Berriko Merezimenduaren Ordenako ofiziala[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Ingelesez) Husband, Dale. «Cathy Dewes: We have a right to be Māori in our own land» E-Tangata 2018-11-25 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  2. (Ingelesez) «Waikato University honour for Māori language proponent» Scoop - New Zealand News 2011-08-31 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  3. (Ingelesez) Sherman, Maiki. «Māori Language advocate and leader Rawiri Rangitauira laid to rest» Te Ao Māori News 2014-08-01 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  4. (Ingelesez) «Hall of Fame» Wellington Girls' College (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  5. (Ingelesez) Hurihanganui, Te Aniwa. «Kura should start bilingual korero earlier - study» RNZ 2017-06-19 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  6. a b (Ingelesez) Arthur-Worsop, Stephanie. «Honorary doctorate for Cathy Dewes» NZ Herald 2011-09-07 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  7. (Ingelesez) «New Advisory Group for review of education funding systems» Education in New Zealand (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  8. (Maorieraz) «Kua whakatūria ngā mema o Te Mātāwai e ngā kāhui ā-iwi me Te Reo Tukutuku» The Beehive 2016-08-02 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  9. (Ingelesez) «Queen's Birthday honours list 2011» Department of the Prime Minister and Cabinet 2011-06-06 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]