Edukira joan

Catsuit

Wikipedia, Entziklopedia askea
Catsuit
jumpsuit (en) Itzuli

Catsuit-a pieza bakarreko jantzia da, lepotik behera soin guztia eskumutur eta oinetaraino estaltzen duena oso estu, kasu batzuetan bernak edo besoak estali gabe egon daitezkeen arren.[1] Oro har, material elastikoz eginak daude, hala nola, likra, gasa, spandex (1959tik aurrera), latex edo tertziopeloa, baina material ez hain elastikoz ere eginak egon daitezke hala nola larrua edo PVCa. Catsuitak ohikoan ixten dira aurreko edo atzeko kremailera baten bidez.

Catsuit termino ingelesa, beste hizkuntza askotan mailegu gisa erabilia, 1955 edo 1960 artean agertu zen.[2][3] Ez da ezagutzen izenaren jatorria; baina erabiltzaileak har dezakeen felino itxura egon daiteke atzean.[4]

Komikietan eta haien ondorengoetan, bereziki filmetan, bi sexuetako superheroi eta supergaizkileek erabiltzen dituzte katsuitak. Horren adibide dira X-men batzuk, Batgirl eta Black Panther. Oso ezaguna den ikono bat Catwoman da, Batman sortako emakumezko pertsonaia. Rol horretan Michelle Pfeiffer, Halle Berry eta Anne Hathawayk interpretatu dute.[5]

Gaizkile roletan, lehen agerpen ikonikoetako Musidora aktorearen Irma Vep pertsonaiarena izan zen, belusezko catsuitez eta kagulaz agertzen zena.[6] Underworld eta The Matrix filmetako emakumezko pertsonaia nagusiek catsuit-ak jantzi zituzten.[7]

21. mendeko kulturan, catsuitak dominatrixen jantzi estereotipatuetako bat bihurtu dira halaber.

Tenisean, Serena Williamsek catsuit beltza eraman zuen behin 2002ko Estatu Batuetako Irekian eta 2018ko Roland Garros Txapelketan.[8] Teniseko federazio antolatzaileek jantzi mota hori debekatu zuten jarraian, eta jarrera elitista eta sexista gisa salatu zuten hori.[9]

Pop kulturan, emakumezko kantari divek erabili izan dituzte sarri 21, mendean; esate baterako Britney Spearsek catsuit gorri bat izan zuen Oops!... I Did It Again bideoan[10]. Besteak beste, Katy Perry,[11] Cher, Jennifer Lopez, Shania Twain eta Rihanna izan dira catsuitak jantzi dituzten beste kantari batzuk.[12][13][14][15][16].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Catsuit» artikulutik itzulia izan da, 2023-09-01 data duen 153467774 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-09-01 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]