Musidora (aktorea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Musidora (aktorea)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJeanne Roques
JaiotzaParisko 5. barrutia eta Paris1889ko otsailaren 23a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaParis
HeriotzaParisko 14. barrutia eta Paris1957ko abenduaren 7a (68 urte)
Hobiratze lekuaQ95221534 Itzuli
Montmartreko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, kazetaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta zinema ekoizlea

IMDB: nm0615736 Allocine: 4129 Allmovie: p198561
Find a Grave: 8991394 Edit the value on Wikidata

Jeanne Roques (Paris, 1889ko otsailaren 23a - 1957ko abenduaren 11), artistikoki Musidora izenez ezaguna, aktore, zuzendari, idazle, ekoizle eta zuzendari frantsesa izan zen.

Irma Vep pertsonaia gorpuzten Les Vampires filmean (1915) egindako lanagatik egin zen ezaguna.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jeanneren aita Jacques Roque sozialismoaren teorialaria eta konpositore izan zen, eta Adèle Porchez ama (1855-1928), margolari eta lider feminista. Gurasoek literaturarekiko zaletasunean hezi zuten Jeanne. Margotzea, idaztea eta eskultura zizelkatzea ere gustatzen zitzaion, baina, batez ere, ikuskizunen mundua. Théophile Gautier irakurrita, Fortunio laneko heroinaren izen artistikoa aukeratu zuen beretzat, Musidora.

1910ean, Aristide Bruanten La loupiotte antzezlanean aritu zen, eta, bi urte geroago, Bataclan antzokian Ça grise kabaretean aritu zuen, Coletterekin batera.

Bere karrera zinematografikoa 1913an hasi zen, baina benetako bultzahda Louis Feuillade zuzendariak La Revue Galante kabaretean ikusi zuelarik antzezten Folies-Bergèren. Orduan eman zion aukera, 1915ean hasita, Irma Vep-en papera eginean Les Vampires film labur mutuen sorta.

1916an, berriro hasi zen lanean Luis Feuilladerekin, Judex mutuen sortan.

Zuzendari gisa hasi zenean, Coletteren eleberrien egokitzapen zinematografikoak egin zituen.

Jeanne Roques 1921ean iritsi zen Espainiara, non 1926 arte bizi izan zen. Julio Romero de Torres margolari kordobarra ezagutu du, eta margolan bat baino gehiago egin zuen modelo gisa.[1] Romero de Torresen lagunartean, Antonio Cañero burtzikaria ezagutu zuen, Cordobako aberats bat, eta maitaleak izan ziren.

Hiru film egin zituen Espainian tarte horretan, eta hiruetan gidoilari, zuzendari, ekoizle eta aktore protafonista izan zen: Une aventure de Musadora en Espagne, Soleil et ombre (1922) eta La tierra de los toros (1924).

Clément Marot medikuarekin ezkondu ondoren, 1927an, zinematik alde egin eta, batetik, antzerkira dedikati zem 1952 arte, eta bestetik idazle bilakatu zen:

Bi eleberri argitaratu zituen, Arabella et Arlequin (1928), eta Paroxysmes (1934), abesti ugariren idazle izan zen, eta poema liburu bat ere argitaratu zuen, Auréoles (1940). 1944tik aurrera, Cinémathèque françaisen lan egin zuen.

Musidora 1957ko abenduaren 11n hil zen Parisen.

Eragin kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julio Romero de Torresek erretratatua, 1922an.
Irma Vepen rolean, Les Vampires sortan.
Musidora 1926an.

André Breton, Louis Aragon eta mugimendu surrealistako gainerako kideek biziki miresten zuten Louis Feuillade eta Les Vampires film sorta, eta ondorioz Musidora musatzat ere hartu zuten. Aragon eta Bretonek 1929an antzerki-lan bat idatzi zuten, Le Trésor des Jésuites aktoreari omenaldia zena, non pertsonaia guztiek Musidoreren anagramak ziren izenak baitzituzten (Mad Souri, Doramusi, etab.).

Musikariaren irudia garrantzitsua izan zen femme fatale eta vamp arketipoaren eraikuntzan, ukitu feminista boteretzaile batekin beriere.[2][3]1973an, emakume zinemagileen Musidora taldea sortu zen, hark inspiratuta.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendurako filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Minne (bukatu gabea) (1916).
  • La Vagabonde (Eugenio Peregorekin) (1917).
  • Le Maillot noir (1917).
  • La Flamme cachée (Roger Lionekin) (1918).
  • Vicenta (1919).
  • Pour Don Carlos (1920).
  • Les monstres se révoltent (Jacques Lasseynerekin) (1921).
  • Une aventure de Musidora en Espagne (1922).
  • Soleil et ombre (1922).
  • La tierra de los toros (1924).
  • La Magique Image (1950).

Aktore gisa agertutako filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arabella et Arlequin (1928).
  • Paroxysmes (1934).
  • Auréoles (1940).

Hari buruzko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Musidora» artikulutik itzulia izan da, 2023-12-25 data duen 156291140 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-12-25 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]