Katy Perry

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Katy Perry
Katy Perry NRJ 2014 3.jpg
UNICEFen fede oneko enbaxadorea

Bizitza
Izen osoa Katheryn Elizabeth Hudson Perry, Katheryn Elizabeth Hudson
Jaiotza Santa Barbara (Kalifornia)1984ko urriaren 25a (33 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa English Americana
germano-estatubatuarra
Irish Americana
Portuguese Americana
Lehen hizkuntza ingelesa
Familia
Ezkontidea(k) Russell Brand  (2010eko urriak 23 -  2012ko uztailak 14)
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, musikagilea, aktorea, ahots-aktorea, musikaria, autobiografialaria, disko-ekoizlea, enpresaburua, telebista-aktorea, gitarra-jotzailea, modeloa, kantugilea eta zinema aktorea
Altuera 68 hazbete
Genero artistikoa popa
rocka
Ahots mota kontraltoa
Musika instrumentua gitarra
ahotsa
Diskoetxea Pamplin Music
The Island Def Jam Music Group
Columbia Records
Capitol Records
Island Records
IMDb nm2953537
http://www.katyperry.com/

Katheryn Elizabeth Hudson (Santa Barbara, Kalifornia, 1984ko urriaren 25ean), Katy Perry artista izenez, pop abeslari eta abesti-idazle estatubatuarra da.Bi kristau-artzainen alaba bezala hazi zen, musika ebanjelikoa entzuten hazi zen, eta elizan abesten zuen. Haren lehen urtean Bigarren Hezkuntzako eskola utzi zuen eta musika ikasketak egiten hasi zen. 2007an arrakasta lortu zuen Interneteko "Ur So Gay" abestiarekin, eta geroago, 2008an, "I Kissed a Girl" eta "Hot N Cold" abestiekin.

2001ean bere lehen albuma atera zuen, bere jaiotza izenarekin: Katy Hudson. Kristau motatakoa zen. Geroago, 2004an Island Def Jam records diskografikarekin sinatu zuen. Katy Glend Ballardekin juntatu zen eta album berri bat idatzi zuten, Katyrekin bakarlari bezala; Katy Perry deitu zioten, baina deuseztatuta izan zen albuma. Urte bat geroago, Columbia Recordsekin sinatu zuen eta The Matrix albuma grabatzen hasi zen, The Matrix ekoizpen musikal taldearekin; haiek Britney Spearsekin, Avril Lavignerekin eta Korn taldearekin lan egin zuten. "Broken" abestiaren bideoa atera zuten, baina albuma ez zuten argitaratu. Azkenik, Let´s hear it diskografikak 2009an atera zuen albuma.

Bere musika karreraren arrakasta 2007an eman zuen hasiera, Capitol Recordsekin kontratu bat sinatzean. Katy bere albuma grabatzen eta idazten hasi zen, bere lehen LPa atera baino lehen; Ur So Gay, han abeslariak bere mutilagun-ohiaren emo estiloaz burlatzen zen. Ur So Gay harrakasta handia izan zuen interneten.Geroago, 2008an, ospetsua egin zen bere bigarren abesti bakuna ateratzean, I Kissed a Girl deitua.Hainbat herrialdeetako musika listen lehen postuan egonez.Urte berdinean,bere lehen albuma, One Of the Boys, merkatura atera zuen.Urte amaieran,IFPIak esan zuen gehien erositako 33. albuma izan dela urte horretan.Album hori Katy Perry pop musikaren ikono bihurtu zuen, bere bi abesti handiekin, adibidez, I Kissed a Girl eta Hot n Cold. Bi abestiak platino hirukoitz egiaztapena jaso zuten RIAAren partez. Legezko-deskargetan hiru milioi dolarretan daude balioztatuak salmentak.

2009a eta 2010aren artean, Perry bere bigarren estudioko albumean egon zen lan egiten, Teenage Dream deitua izan dena, eta merkatura 2010aren abuztuaren 30ean atera zen.Albuma arrakasta handia izan da, lehen postua irabaziz Billboard 200ean eta hainbat herrialdeetan. Albumaren abesti batzuk "California Gurls", "Teenage Dream", "Firework", "E.T." eta "Last Friday Night (T.G.I.F.)" dira. Hauek lehen postua lortu zuten Billboard hot 100ean, herrialde batzuetan.

Katy Perry 2000-2009 hamarkadaren 51. artistatzat hartuta izan zen, Billboard aldizkariaren eta web orriaren ustez. Eta ere bai munduko emakume politentzat izan zen hartuta, 2010ean, Maxim aldizkarian. Bere arrakasta handienak "I Kissed a Girl", "Hot N Cold", "Teenage Dream", "California Gurls", «Firework», "E.T.", "Last Friday Nigh"t (T.G.I.F.)» «Roar», «Unconditionally», «Dark horse» eta «This is How We Do» dira.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984-2006:Lehen urteak eta musika-karreraren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katy Perry, Katheryn Elizabeth Hudson izenarekin jaio zen, Santa Barbara hirian, Californian.Bi kristau-artzainen bigarren alaba da,anai txiki bat eta ahizpa bat,handiagoa dauzka.Bere ama, Mary Hudson, ebanjelikoa da, eta Mary Perry bezala jaio izan zen. Kaliforniako hegoaldean hazi zen eta "Zimbabwen lehen ezkontza ekaitsua" izan zuen. Perryren aita, Keith Hudson, antzezlea zen mendebaldeko itsasaldean, 1960ean. Perry Eleanor Perryren (gidoilaria) eta Frank Perryren iloba da (gidoilaria, zuzendaria eta produktorea). Perry abizena Portugaletik eta Alemaniatik dator.

Elizan abestu zuen, 9 urteetatik 17 urteetaraino. Txikitan bakarrik musika ebanjelikoa entzun ahal zuen, debekatuta zeukalako entzutea bere amak deitzen zuena "musika profanoa". Txikia zenean eskola erlijiosoetara eta kanpamentuetara joan zen, eta ikasi zuen dantza egiten birsortze eraikin batean, Santa Barbaran.Hainbat dantzariekin ikasi zuen eta Swing, Lindy Hop y Jitterbug-ekin hasi zen dantzatzen. Bere ikasle ziurtagiria lortu eta gero, eskola utzi eta karrera musikala hasi zuen. Perry abesten hasi zen: "nire haur denboran nengoen eta nire arrebak egiten zuen guztia egiten nuen". Bere arrebak kasete zintekin praktikatzen zuen, eta Perryk zintak hartzen zituen bere arreba ez zegoenean. Bere gurasoekin praktikatzen zuen, eta azkenean,kantuko klaseak hartzen hasi zen, 9 urteetatik 16 urteetara.Mendebaldeko musika eskolan sartu zen, Santa Barbaran eta italiar opera ikasi zuen denbora tarte labur batean.

15 urterekin elizan abesten ari zenean, Nashvilleko, Tenesseko rock beterano batzuen arreta erakarri zuen. Geroago Nashvillera eraman zuten Katy. Nashvillen Katy demoak egiten hasi zen. Red Hill Recordsekin kontratu bat sinatu zuen.

Estudioko diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzeneko diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katy Perry