Edukira joan

Celina Ribechini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Celina Ribechini
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1923
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2018 (94/95 urte)
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta idazlea

Marcelina Ribechini Plaza, gehienetan Celina Ribechini bezala aipatua (Bilbo, 1923[1] - 2018) historialari bizkaitarra izan zen.

Bere familian atzerritik etorritako zenbait arbaso zituen: 1839an Von Harten birraitona[2] Alemaniatik (Oldenburg, Saxonia Beherea), protestantea, Bilbon bizi ahal izateko San Anton elizan bataiatu behar izan zena; Ribechini aitona, berriz Italiatik (Pietrasanta, Toscana) etorria zen XIX. mende erdi aldean.[3]

Gerra sasoian familia Iruñera aldatu zen, ustez denbora gutxirako; baina urteak eman zituzten bertan bizitzen. Bertan Marino Aierra apaizaren lana eta lekukotasun debekatuak ezagutu zituen. 1942an telefonista bezala lanean hasi zen, eta gero Abonatuen Zerbitzuko arduraduna izan zen;[4] baina nagusiarekin ez zen konpontzen, eta Bilbora aldatzea eskatu zuen.[3]

Lanarekin tartekatuz, Deustuko Unibertsitatean Geografia eta Historia ikasi zuen. Doktore-tesia 1992an aurkeztu zuen,[5] jubilatu eta gero,[3] Jose Agustin Ibañez de la Renteriari buruz; cum laude kalifikazioarekin,[6] eta lanak argitaratzeari ekin zion.[7] Zenbait hitzaldi ere eman zituen.[8][9]

Bere azken argitalpena 2015ean egin zuen: ohi bezala, gai historikoa zuen, lehen atalean garai bakoitzeko prentsa eta dokumentuen analisian oinarrituz; baina bigarren zatia autobiografikoa zen.[10]

2018 urtean hil zen.[11]

  • 1993. La Ilustración en Vizcaya, el "lequeitiano" Ibáñez de la Rentería. Txertoa. (doktore-tesia)
  • 1993. Don José Agustín Ibañez de la Rentería un "ilustrado" en la historia de Vizcaya, su medio y entorno familiar.
  • 1995. Venturas y desventuras de un mercader en el Bilbao del XVIII (Ordeñana-Goienetxea, Ibañez de la Renteriaren aitonari buruz[3])
  • 1996. De la guerra de la Convención a la Zamacolada
  • 2003. Los Ordeñana-Goxenechea
  • 2007. El maestro de lenguas. Ttarttalo. (eleberri historikoa, Von Harten birraitonaren biografian oinarritua)[2]
  • 2008. Desde Atxuri a Basurto, centenario del Hospital de Basurto 1908-2008.
  • 2015. Retazos y pinceladas. Historia en Euskalherria. 1931-1975

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Biblioteca Nacional de España. https://datos.bne.es/autor/XX1008545.html.
  2. a b Barrenetxea, Gorane. (2014-04-14). Celina Ribechini, “un alemán vino a Bilbao”. (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) «ACTUALIDAD MUNICIPAL: Celina Ribechini (Escritora)» Tele7 (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).
  4. (Gaztelaniaz) Sánchez, Cristina. (2017-04-26). «Al habla las auténticas 'chicas del cable': así era el olvidado oficio de telefonista» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
  5. «RIBECHINI PLAZA, Marcelina - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
  6. «Ediciones Beta» www.edicionesbeta.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).
  7. (Gaztelaniaz) «Cómo eran las chicas del cable de verdad» Sen Enderezo 2020-05-12 (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
  8. (Gaztelaniaz) Correo, El. «"Desde la atalaya: olas al viento"» agenda.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
  9. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2016-06-03). «Bernardo Atxaga leerá el lunes 'La Metamorfosis' de Kafka, dentro de las actividades de la Feria del Libro de Bilbao» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
  10. «Errepublika eta gerra zibila ikertu ditu Celina Ribechinik “Retazos y pinceladas” liburuan - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
  11. (Gaztelaniaz) «Celina Ribechini» Kaos en la red (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]