San Anton eliza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Anton eliza
Bilbao - San Anton 01.JPG
Eliza San Antongo zubitik ikusita
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Herria Zazpikaleak, Bilbo
 Bizkaia
Koordenatuak 43° 15′ 19″ N, 2° 55′ 23″ W / 43.25528°N,2.92306°W / 43.25528; -2.92306Koordenatuak: 43° 15′ 19″ N, 2° 55′ 23″ W / 43.25528°N,2.92306°W / 43.25528; -2.92306
San Anton eliza hemen kokatua: Bilbo erdigunea
San Anton eliza
San Anton eliza
Arkitektura
Garaia XV. mendea - 1510

San Anton Bilboko bigarren eliza nagusia da, Donejakue katedralaren ostean. Zazpikaleak eta Atxuriko auzoen artean dago, Bilboko itsasadarraren ondoan. Antzinako Bilboko mugak zehazten zituen harresiaren aztarnak aurkitu dira elizaren azpian, baita Bilboko hiriaren sorrera baino lehenagoko aztarnak ere.

Bilboko San Anton abadearen eliza aurrez leku berean zegoen gaztelu zahar baten orubean jasotakoa da. Aurrez aurre, hiriko kaleak ditu, eta oinetan zubia eta itsasadarra, Bilbo hiriko ikur adierazgarri nagusiak, hain zuzen ere. Kokaguneak berak, gotorturiko leku aldapatsu eta estu batean egoteak, elizaren tipologia eta espazio-banaketa baldintzatzen du; bestalde, itsasadarrak berak, eta aurrean dituen hiri-espazio publikoek ere, plaza irekiak, alegia, eraikitzeko mugak eta zailtasunak areagotu egiten dituzte, zeren eta toki jakin batera mugatu beharrak aurrez ezartzen baitu eraikinaren forma eta tamaina. Nafarroatik barrena sartutako estilo gotikoaren ereduei jarraitzen badie ere, kasu honetan aipatu diren espazioaren aldeko muga horietara egokituko zen irtenbide bat aurkitu behar zen.

Jatorrian areto-motako estilo gotikoko eliza zen, baina gerora, XVI. mendean, egitura korapilatu egin zen, iparraldeko aldean hiru kapera erantsi zitzaizkionean.

Bestalde, txit deigarria gertatzen da aldareaurrea edo absidea nabarmentzen duen elementu bereizgarririk ez izatea. Izan ere, burualde zuzeneko tenplu gisa eraturik dago; ezaugarri hori Errenazimentuaren garaiko eliza askotan ikus badaiteke ere, oso gutxitan agertzen da hiru nabeko estilo gotikoko eraikuntzetan; eta eliza honen eraikuntzan, estilo gotikoko elementuak dira nagusiak.

Beraz, kontuan izanik orubearen neurriak eta aurretik azaldutako espazio-muga horiek, batetik eta bestetik, erdiko nabeak garrantzitsuena izan behar zuela alboko beste bi nabeen aldean, estilo gotikoan gehien erabilitako aukera, bestalde, geometriaren bideari ekin behar izan zitzaion sorturiko arazoei erantzun egoki bat emateko. Beraz, albora utzi behar izan ziren garai hartako eraikuntza-mota horretan irizpide nagusi izan ohi ziren balio estetikoak.

Eraikinean ageri diren arkitektura-elementu guztiak estilo gotikoaren barnean sartzen dira zalantzarik gabe, oina, garaierak, gangak, oinarriak, zutabeak, arkuak, guztiak baitira gotikoak, baita gainerako elementu apaingarriak ere. Ataurrea, ordea, oso ospetsua, XVI. mendeko Errenazimentu garaiko obra bikaina da, eta garai hartako eraikuntza-elementu adierazgarrienak ageri ditu; adibidez, arku karpanela eta zutabe korintoarren arteko horma-sargunea.

Ataurrearen eraikuntza-data, 1543. urtea, ageri da bestalde arkuari eusten dion goiko aldeko giltzarrian.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Anton eliza
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo