Centro Multidisciplinar de Innovación y Tecnología de Navarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Centro Multidisciplinar de Innovación y Tecnología de Navarra
Datuak
Izen laburraCEMITEC
Motaikerkuntzarako institutua
HerrialdeaEspainia
Agintea
JabeaNafarroako Gobernua, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea
webgune ofiziala

Centro Multidisciplinar de Innovación y Tecnología de Navarra (CEMITEC) Centros Tecnológicos de Navarra entitatearen parte da[1], zeinetan partizipatzen baitute, halaber, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak eta berrikuntzan laguntzen duten beste erakunde batzuek. CEMITECek Noainen dauka egoitza, eta industriara bideratua du jarduna: ikerketako eta garapen teknologikoko proiektuak (I+GT) egiten ditu enpresentzat. Zerbitzu teknologikoak eskaintzen dizkie, eta orobat prestakuntza espezializatua, zabalkundea eta aholkularitza teknologikoa.

Nafarroako zentro horrek, kolaboraziozko I+GT proiektuen bitartez, teknologia transferitzen du, enpresen maila teknologikoa eta lehiakortasuna goratzeko asmoz. Bestalde, etengabe aritzen da zaintza teknologikoan, eta orobat bakarkako ikerketako proiektuetan nahiz beste zentro teknologiko batzuekin eta unibertsitateekin kolaboratuz egiten dituenetan, eta horrela lortzen du diferentzial teknologikoa, Nafarroako ehun industrialari buruz. CEMITECen teknologien kartera mekatronikari buruzko hiru diziplina handiren inguruan egituratua dago: materialak, mekanika eta elektronika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]