Noain Elortzibar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elortz (argipena)».

Noain Elortzibar

 Nafarroa Garaia
Noaingo etxe eta industrien ikuspegia.
Noaingo etxe eta industrien ikuspegia.
Noain Elortzibarko bandera

Noain Elortzibarko armarria

Izen ofiziala Noáin (Valle de Elorz) <> Noain (Elortzibar)
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Iruñerria
Alkatea José Ignacio Erro
(Queremos Noáin)
Herritarra noaindar, elortzibartar
Koordenatuak 42°45′17″N 1°38′0″W / 42.75472°N 1.63333°W / 42.75472; -1.63333Koordenatuak: 42°45′17″N 1°38′0″W / 42.75472°N 1.63333°W / 42.75472; -1.63333

Maps of municipalities of NavarraElortzibar.JPG

Eremua 47,84 km2
Garaiera 450 m
Distantzia 5 km Iruñera
Posta kodea 31110
Biztanleria 7.837 bizt. (2014)
Dentsitatea 163,82 bizt./km²
http://www.noain.es/

Noain Elortzibar[1] Nafarroako udalerria da. Iruñerrian egon arren, Zangozako merindadean zein Agoizko epai-barrutian barruan dago sartuta. 48,2 kilometro karratu ditu, eta, 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 7.566 biztanle dauzka.

Iruñerriko Mankomunitatea zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñean inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noain Iruñerriaren hegoaldean kokaturik dago, Nafarroa erdigunean eta Iruñetik bost kilometrora. Elortzibarrean Iruñerriko eta Nafarroako bi autobide garrantzitsuenetako bik egiten dute bat, AP-15 autobidea Tuterarako norabidean, eta A-21 autobidea Jacarako norabidean.

Noainek Aranguren ibarrarekin egiten du muga iparraldean, Iruña, Beriain eta Galar Zendearekin mendebaldean, Tebas-Muru Artederreta eta Untzuerekin hegoaldean, eta Elo eta Untziti udalerriekin ekialdean; Ibargoiti, geografikoki Elo barne, izenak adierazi bezala Elortz ibaiaren goiko aldea da.

Noainek transiziozko klima dauka, klima atlantiarreko eta mediterraneoko espezieak topatu daitezke bertan. Urteroko prezipitazioak 700mm ingurukoak izaten dira, gehienak euri moduan, baina neguan elur moduan ere bai. Neguko batez besteko tenperatura 5 °C-koa da eta udako batez bestekoa 20 °C-koa.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estazio meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noainen bi estazio meteorologiko daude, bata Iruñeko aireportuan, eta bestea herrigunean, itsasoaren mailatik 456 metrora. Estazioa Nafarroako gobernuak jarri zuen 1975. urtean.[2]

Iruñea-Noain aireportuaren behatokiak 1975 eta 2000 artean, urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C-koa eta 721 mm.-ko prezipitazioa izan zuen. Gainera, urtero, batez beste 58 egun oskarbi, 42 izozte eta 2201 eguzki-ordu izan zituen[3]

Iruñea-Noain aireportuaren datu historikoak (1971-2000)[4]
1975-2000 Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtean
Batez besteko tenperatura (°C) 5,0 6,5 8,6 10,2 14,0 17,5 20,7 20,9 18,0 13,6 8,6 6,0 12,5
Batez besteko tenperatura handiena (°C) 8,9 11,1 14,0 15,5 19,8 23,9 27,6 27,8 24,4 18,7 12,8 9,7 17,8
Batez besteko tenperatura txikiena (°C) 1,2 1,9 3,3 4,9 8,2 11,2 13,7 14,0 11,7 8,4 4,3 2,4 7,1
Prezipitazioa (mm) 63 52 52 77 74 47 40 43 43 74 80 75 721
Errekor klimatologikoak[5]
Kontzeptua Datua Data
Prezipitazio gehien egun batean (l/m²)
107,4 l/m²
1979ko urriaren 9
Tenperatura handiena (°C)
+41,2 °C
1982ko uztailaren 8
Tenperatura txikiena (°C)
-16,2 °C
1895eko urtarrilaren 12

Kontzejuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako herri hauek osatzen dute udalerria: Elortz, Ezperun, Gerendiain, Imarkoain, Noain (herriburua), Oritz, Otao, Dorre, Iharnotz, Zabalegi, Zulueta eta Andrikain. Aitzinean, Gorriz-Luzea izeneko herria ere bazegoen, baina hustu egin zen. Tebas ibarretik bereizi zenean 1264an, Gorriz-Luzea Tebasekin sartu zen, Teobaldo II.a erregearen aginduz.

1943an, Muru Artederreta ere Tebasi erantsi zitzaion arrazoi praktikoak zirela-eta, isolaturik baitzegoen. Horrela, Tebas-Muru Artederreta udalerria sortu zen Elortzibarraren eta Alaizko mendizerraren artean. Udalerriaren mendebaldean, Erreniega mendia dago, Iruñea hegoaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noaini buruzko lehen dokumentua 1067. urtekoa da, bertan Iruñeko Juan apezpikua ageri da ibarreko onuradun. 1095eko beste dokumentu batean herria "Elorceibar" moduan ageri da. Teobaldo II.a erregeak Lizarrako foruaz baliatu zen Noain Tebastik banatzeko. Ondorengo mendeetan zehar, ibarra osatzen duten kontzejuetan ibarreko diputatu batek agintzen zuen, herrietako erregidoreek urtero aukeratua, Torresko kanposantuko elizan egiten zen biltzarrean. Horrez gain, herri bakoitzak justizia nahi eran kudeatzeko eskumena zeukan.

Historikoki herritar gehienak nekazariak izan dira, eta Alaitz mendizerrako larreez baliatzen ziren. XX. mendean industriaren garapenarekin batera, lantegi handiak altxatu ziren, 300 langiletik gorako bi lantegi eta 200 langiletik gorako beste bat. Horrez gain, 1970eko hamarkadatik aurrera, Noainen kokapen estrategikoa dela eta, Iruñerriko Garraioaren Hiria eta TIR aduana bertan eraiki ziren.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Udalerriaren hegoaldeko muturrean, Alaizko mendilerroan, Nafarroako gobernuak eraikitako "Alaitz" izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako indarra 33,09 megawatt da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Industrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Garraioaren Hiria
  • Arbide Industrialdea
  • Mocholi Industrialdea
  • Noain-Eskirotz Industrialdea
  • Elortzibar Dorreko Industrialdea
  • Talluntxe Industrialdea

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noain Elortzibarreko populazioak ez zuen aldaketa nabarmenik izan XX. mendearen lehen erdialdean zehar, eta 1960ko hamarkadara arte beheranzko joera txikia izan zuen. 1970eko hamarkadatik aurrera, berriz, hazteko joera izan zuen, batez ere Iruñetik hain hurbil egonda eta garraiobideak hobetuta, hiriburuaren hedapenak eragina izan zuelako herrian. Haatik, XXI. mendearen lehen hamarkadan gertatu zen hazkunde handiena: populazioa ia bikoiztu egin zen hamar urteren epean.

Noain Elortzibarko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 539 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %10,13 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999tik 2007ra Noaingo alkatea UPNko Miguel José Elizari izan zen[6]. 2007an bere alderdiak zazpi zinegotzi lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 21 izan ziren, zuriz emandako botoak 49, eta abstentzioa %31,61ekoa. Elortzibar Ezker Taldeak zinegotzi bat lortu zuen, PSNk beste bat, Nafarroa Baik beste bat eta Amigos del Valle de Elorz (AVE) taldeak beste bat.

2011ko udal hauteskundeetan ere UPNk 7 zinegotzi eta, beraz, gehiengo osoa lortu zuen; urte horretan Óscar Arizkuren aukeratu zuten alkate. Bigarren Bildu geratu zen; talde berriak aurreko agintaldian ordezkaritza izan zuen Elortzibar Ezker Taldearen laguntza izan zuen, besteak beste[7].

2015eko udal hauteskundeek aldaketa nabarmena eragin zuten udalerrian. UPNk bi zinegotzi eta gehiengo osoa galdu zituen, eta horrek aldaketa politikoari bidea ireki zion. Noain Maite Dugu herri plataforma bigarren geratu zen hauteskundeetan, hiru zinegotzirekin, eta Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bildu koalizioak beste hiru zinegotzi eskuratu zituen. PSNk eta Izquierda-Ezkerrak beren zinegotziak mantendu zituzten, bana. Emaitza horien ondorioz, Maite Dugu Noain plataformako José Ignacio Erro hautatu zuten alkate, bere taldeko zinegotzien, Euskal Herria Bildukoen eta Izquierda-Ezkerrakoaren babesarekin.

Noain Elortzibarko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
5 / 13
1.375 (% 36,34)
7 / 13
1.492 (% 44,78)
Maite Dugu Noain
3 / 13
891 (% 23,55)
Euskal Herria Bildu*
3 / 13
697 (% 18,42)
2 / 13
498 (% 14,95)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
1 / 13
308 (% 8,14)
1 / 13
364 (% 10,92)
Izquierda-Ezkerra
1 / 13
281 (% 7,43)
1 / 13
231 (% 6,93)
Nafarroa Bai (NaBai)
1 / 13
333 (% 9,99)
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN)
0 / 13
132 (% 3,49)
1 / 13
243 (% 7,29)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean, 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971. urtean eraiki zen Noain herriburuko eraikin baten beheko solairuan. Antzinako udaletxea Zabalegi kontzejuan egon zen, baina Noain haztean, biztanleri gehiena bizi zen kontzejura eraman zuten udaletxea. Udala alkatea eta hamaika zinegotzik osatzen dute. 2009ko maiatzaren 26an, urte eta erdiko eraikuntza lanen ondoren, Noaingo udaletxe berria inauguratu zuten. Bi solairuko gortina hormadun eraikina, Noain kontzejuan dago[8].

  • HELBIDEA: Errege Kalea, 62-A

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999-2003 Miguel Elizari UPN
2003-2007 Miguel Elizari UPN
2007-2011 Miguel Elizari UPN
2011-2015 Óscar Arizkuren Pola UPN
2015- José Ignacio Erro Maite Dugu Noain

Azpiegiturak eta garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireportua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko aireportua»

Noaianen Iruñeko aireportua kokatuta dago, 1972tik bidaia zibilentzat irekia. 2007az geroztik aireportuaren handitze lanak hasi zituen AENAk.

Autobusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Noainen:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona16.GIF Aizoain - Noain - Beriain 06:26 - 22:28 12´
TUCPamplona21.GIF Bakearen Plaza - Noaingo Aireportua 05:30 - 23:30 30´
TUCPamplonaN3.svg Labriteko Jaitsiera - Noain - Beriain Zaharra Gauez 60´

La Veloz Sangüesina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrez gain, La Veloz Sangüesina edo Zangozar Azkarra izeneko autobus konpainiak Elortz eta Zuluetako kontzejuak Zangoza Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:

Conda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka:

Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.

La Tafallesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Noain eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, gaztelania eta euskara dira hizkuntza ofizialak.[9] 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,82k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Noain) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[10]. Baina, 2010eko otsailaren 18an Nafarroako Parlamentuak eremu mistoan sartzea onartu zuen.[9]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elortzibarraren zati handi bat Pagadi menditik.
  • Noaingo Ubidea Noaingo monumenturik ezagunena da, Ventura Rodriguez arkitektoak diseinatu zuen 1782. urtean eta Subitzako urak Iruñerrira ekartzeko eraiki zen. Eraikitze lanak 1790. urtean amaitzean, ubideak 97 arku eta 1.245 metroko luzera zeukan. Dena den, eraiki eta ehun urtera, ubidea erabiltzeari utzi zitzaion, Iruñearen ur-beharrizanak handitu zirelako. Ubidea eraiki zenetik aldaketa batzuk izan ditu, 1858. urtean, bi arku elkartu ziren, burdinbidea igarotzea errazteko, eta azkenik, 1974. urtean, AP-15 autobidea igarotzeko bi arku desagertu egin ziren.
  • San Miguel eliza, uda garaian bakarrik erabiltzen den eliza gotikoa da

Noaindar-elortzibartar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Noain Elortzibar
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa