Cessna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cessna
Datuak
MotaIndustria aeroespaziala eta marka erregistratua
Jarduera sektoreaIndustria aeroespaziala eta Hegazkintza
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Eskumendekoak
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaScott Ernest (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formacorporation (en) Itzuli
JabeaTextron (en) Itzuli
Historia
Sorrera1927
Sortzailea
SorlekuaWichita
Desagerpena2014ko martxoaren 14a
webgune ofiziala
Twitter: Cessna Instagram: cessna Edit the value on Wikidata

Cessna Aircraft Company Estatu Batuetako enpresa da, turismorako eta negozioetarako hegazkinak egiten dituena, alor horretako munduko nagusietako bat. Cessna 172 hegazkin erabilgarri arin modelo ezagunaren ekoizlea da.

Clyde Cessnak sortu zuen; Lehen Mundu Gerra hasi aurretik beste diseinatzaile handi batzuekin hasi zen lanean, baina 1927an bere enpresa sortzea erabaki zuen. 1945ean egin zuen lehenengo hegaldia Cessna 140 turismorako hegazkinak, hegoak altuak eta fuselajea metalezkoa zuena. Modelo horren ondoren, lau lagunentzako bertsioa egin zen, 170 izeneko modeloa. Hegazkin haiek izugarrizko arrakasta izan zuten eta 180 modeloaren 6.000 hegazkin baino gehiago egin dira. Sail hori etengabe hazi eta berritu da, eta aipagarriak dira 150, 187, bi motorreko Model 310, edo bi motorreko 377 modeloak. Hegazkin militarrak ere egin ditu Cessna enpresak; esate baterako, entrenamendurako T-37 erreaktorea, 1967an martxan jarria. Negozioetarako hegazkinek izan dute, hala ere, ospe handiena Cessna etxeko produktuetan.

Negozioetarako erreaktoreetan hasi aurretik, enpresak diseinatuak zituen era horretako hainbat hegazkin helizedun, Cessna 411 adibidez, edo 421 Golden Eagle, biak 1960ko hamarraldian sortuak. Hamarraldi horren bukaeran sortu zen negozioetarako etxe horretako lehenengo erreaktorea, Cessna 500 Citation. Hala, negozioetarako hegazkin helizedunak eta erreakzioko modeloak, bietarakoak, egin ditu lantegiak. Lehenengoen artean aipatzekoak dira 411 eta 404 Titan, eta bigarrenen artean, berriz, Citation II, III, V, VII eta Citation X, guztietan bizkorrena eta indartsuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]