Chao Phraya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Chao Phraya
แม่น้ำเจ้าพระยา (th)
Chaophrayansawan03.jpg
Datu orokorrak
Luzera 372 km
Geografia
Koordenatuak 15° 42′ 02″ N, 100° 08′ 27″ E / 15.7006°N,100.1408°E / 15.7006; 100.1408Koordenatuak: 15° 42′ 02″ N, 100° 08′ 27″ E / 15.7006°N,100.1408°E / 15.7006; 100.1408
Herrialdea Thailandia
Lurraldea Thailandia
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 15.000 km²
Arro hidrografikoa Chao Phraya basin Itzuli
Bokalea Thailandiako golkoa
Mendizaletasuna

Chao Phraya[1] (tailandieraz แม่น้ำเจ้าพระยา) Thailandiako ibai nagusia da, herrialdearen erdialdea osatzen duen ordoki zabalaren sortazilea. Bangkok zeharkatzen du, estatuko hiriburua.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chao Phraya ibaia Ping eta Nan ibaiak bat egiten dutenean sortzen da, Nakhon Sawan-en, Nakhon Sawan probintzian. 372 kilometroko ipar-hego ibilbideak erdialdeko ordokietatik Bangkok eta Thailandiako Golkora doa. Chainat probintzian erdibitu egiten da, ibai nagusian eta Chin ibaiean, paralelo jarraituz eta Thailandiako Golkoan itsasoratuz Bangkoketik 35 km mendebaldera, Samut Sakhon hirian. Ordoki alubialean, Chainat urtegitik behera, ubide (khlong) ugari ibai nagusitik banatzen dira. Khlong hauek eskualdeko arrozdiak ureztatzeko erabiltzen dira.

Ertzeko hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chao Phraya ibai ertzeko hiri nagusiak hauek dira (ipar-hego): Nakhon Sawan, Uthai Thani, Chainat, Singburi, Ang Thong, Ayutthaya, Pathum Thani, Nonthaburi, Bangkok eta Samut Prakan. Hiri hauek Thailandiako bizileku jendetsuenak eta historian zehar garrantzitsuenak dira, ibaiak ematen dien garrio gaitasuna dela-eta.

Wat Arun tenplua Chao Phraya ibaitik (Bangkok).

Igarobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubi nagusiak Bangkokeko probintzian daude:

  • Rama VI zubia, trenbide zubia
  • Phra Pin-klao zubia, Errege jauregitik hurbil
  • Rama VIII zubia, tenkasoka asimetrikodun zutabe bakarrekoa
  • Rama IX zubia, tenkasoka erdi-simetrikoduna
  • Mega Bridge, Industrial Ring Road delakoaren zatia

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bangkoken, Chao Phraya garraiobide nagusia da, ferry eta ibai-taxi sare zabalarentzat. 15 ontzi linea baino gehiago dabiltza hiriko ibaibide eta ubideetan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chao Phraya Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2012-06-29) 171. araua: Asiako toponimia . Noiz kontsultatua: 2013-02-10 .