Charles Bachman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Bachman

Bizitza
JaiotzaManhattan1924ko abenduaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLexington (Massachusetts)2017ko uztailaren 13a (92 urte)
Heriotza modua: Parkinsonen gaixotasuna
Familia
AitaCharlie Bachman
Hezkuntza
HeziketaMichigan Estatuko Unibertsitatea 1948) Zientziatan graduatua : ingeniaritza mekaniko
University of Pennsylvania School of Engineering and Applied Science (en) Itzuli
The Wharton School (en) Itzuli
Pennsylvaniako Unibertsitatea 1950) Master of Science (en) Itzuli : ingeniaritza mekaniko
East Lansing High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Dow Chemical Company  (1950 -  1960)
General Electric  (1960 -  1970)
Honeywell  (1970 -  1980)
Cullinet (en) Itzuli  (1980 -  1983)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Charles William Bachman III.a (1924ko abenduaren 11- 2017ko uztailaren 13a) informatikari estatubatuarra izan zen eta bere ibilaldi osoa ikertzaile, garatzaile eta kudeatzaile industrial gisa eman zuen esparru akademikoan baino. Bereziki ezaguna izan zen datu-baseen kudeaketa sistemen hasierako garapenean egindako lanagatik. Bere geruzadun arkitekturaren tekniken artean, Bachman diagramak daude, bere izen bera daramatenak.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Bachman 1924an jaio zen Manhattan-en(Kansas), non bere aita (Charles Bachman Jr.) Kansas State College-ko futbol entrenatzailea zen. Batxilergoa East Lansing-en (Michigan) egin zuen, non lehenago aipatu dudanez, bere aita Michigan State College-n futbol entrenatzaile gisa aritu zen 1933tik 1946 urtera arte.

Estatu batuetako armadan sartu zen 1944ko martxotik 1946ko otsailera arte, Bigarren Mundu Gerrako Hegazkinen Aurkako Artilleria Gorputzean zerbitzatzen South West Pacific Antzokian, Ginea Berrian eta Filipinetako Uharteetan.[1] 1946an baja egin ondoren Michigan State College-ra joan zen, non 1948an Tau Beta Pi-ko kidea izateaz gain, ingeniaritza mekanikoan lizentziatu zen. 1949aren erdialdean Connie Hadleyrekin ezkondu zen[2]. Hori eta gero, Pennsylvaniako Unibertsitatera joan zen.

1950ean, ingeniaritza mekanikoko masterrean graduatzeaz gain, Wharton School of Business unibertsitateko MBA izateko eskakizunen hiru laurdenak ere bete zituen.

Bachman 2017ko uztailaren 13an hil zen, bere Lexington-eko (Massachusetts) etxean, Parkinson gaixotasunagatik jota, 92 urte zituela[3].

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bachmanek bere ibilaldi osoa akademian eman zuen software-ingeniari eta kudeatzaile gisa, baina 1950ean Midland-en (Michigan) Dow Chemical-en hasi zen lanean. 1957an Dow-eko lehen datuak prozesatzeko kudeatzailea izan zen. Hala ere, bera iritsi baino lehen aurreikusitako IBM 709 eskaera bertan behera geratu zen[4]. 1960an General Electric-en sartu zen, eta 1963an Integrated Data Store (IDS) garatu zuen, nabigazio datu-base eredu gisa ezagutzen zena, erabilitako datu-baseen kudeaketarako lehen sistemetako bat, Manufacturing Information And Control Sistem (MIACS) produktuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Computer History Museum - Lectures - Charles W. (Charlie) Bachman» web.archive.org 2004-06-04 (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  2. «Charles W. Bachman: Database Software Pioneer | IEEE Journals & Magazine | IEEE Xplore» ieeexplore.ieee.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  3. (Ingelesez) Smith, Harrison. (2017ko uztailaren 16a). Charles Bachman. engineer who devised a better way to manage data, dies at 92. The Washington Post.
  4. Bachman, Charles W.; Haigh, Thomas. (2006-01-01). «Charles W. Bachman interview: September 25-26, 2004; Tucson, Arizona» ACM Oral History interviews (Association for Computing Machinery)  doi:10.1145/1141880.1141882. ISBN 978-1-4503-1771-9. (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (1965eko urtarrila) Integrated Data Store. DPMA Quarterly.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]