Parkinson gaixotasunanerbio-sistema zentralaren gaixotasun neuroendekatzailea da. Ezin da sendatu, bakarrik arindu daiteke sendagaiak edo neurokirurgia erabiliz. Ezin da prebenitu eta denborarekin progresiboa da. Dopamina jariatzen duten neuronen endekapena gertatzen da, mesentzefaloaren oinaldeko gongoiletan, hain zuzen ere, neurona dopaminergikoen %70 "sustancia nigra" eta nukleo estriatuan daude. Dopamina garrantzitsua den neurotransmisorea da mugimendua, ibiltzea eta oreka kontrolatzen dituelako.
Parkinsonaren etiologia ez da ezaguna: genetika, metabolismoa, apoptosia, zelulen oxidazioa, ingurugiroko toxikoak, aintzineko garuneko mikrotraumatismoak etab. parte hartzen dutela uste da. Honen diagnostikoa finkatzeko honako ezaugarriak izan behar ditu: