Charles Lamb
| Charles Lamb | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Londres, 1775eko otsailaren 10a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Heriotza | Edmonton, 1834ko abenduaren 27a (59 urte) |
| Hobiratze lekua | All Saints' Church, Edmonton (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: Erisipela |
| Familia | |
| Aita | John Lamb |
| Ezkontidea(k) | ezkongabea |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Christ's Hospital (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Irakaslea(k) | William Wales |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, olerkaria, antzerkigilea, literatura-kritikaria, haur literaturaren idazlea eta ipuingilea |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Influentziak | Algernon Charles Swinburne |
| Izengoitia(k) | Elia |
Charles Lamb (Londres, 1775eko otsailaren 10a - Edmonton, 1834ko abenduaren 27a) britainiar idazlea izan zen. 1796an argitaratu zuen bere lehen obra, lau sonetok osaturiko poesia-bilduma bat. Sona handia lortu zuen A Tale of Rosamund Gray narrazioari esker 1798an. 1801. urtean idatzi zuen, drama-idazle isabelinoen ereduari jarraiki, John Woodvil drama. 1807an eman zuen argitara Shakespeareren antzerkian oinarrituriko Tales from Shakespeare (Ipuinak), bere arreba Maryrekin batera idatzi zituenak. 1810-1811 urteetan Shakespeare eta Hogarth idazle britainiarren gaineko saiakerak argitaratu zituen, baina haren obrarik ezagunenak 1820-1825 urte-bitartean Elia izenaz idatzi zituen saiakerak izan ziren, geroago Eliaren saiakerak izenburuko bilduma osatu zutenak. Harenak dira, halaber, ondorengo lanak: The Adventures of Ulysses (1808); Mrs. Leicester´s School (1809); eta Specimens of English Dramatic Poets Who Lived About the Time of Shakespeare (1808).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.