Charles Trenet
Charles Trenet | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Narbona, 1913ko maiatzaren 18a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Créteil, 2001eko otsailaren 19a (87 urte) |
Hobiratze lekua |
Q47488794 ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, abeslaria, egile abeslaria, kantugilea eta aktorea |
Genero artistikoa | chansona |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea |
Capitol Records Pathé |
IMDb | nm0872081 |
Charle Trenet (Narbona, Frantzia, 1913ko maiatzaren 18a - Créteil, Frantzia, 2001eko otsailaren 19a) frantsesezko abeslaria, musikagilea eta poeta izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bigarren mailako ikasketak Perpinyàn egin zituen, eta Berlingo (1928) eta Parisko (1930) arte-eskoletan ikasi zuen. Dekorazio-arteetan lan egitea zen Treneten asmoa. Joinvilleko zinema-estudioetan hasi zen lanean margolari gisa, eta aldi berean, abestiak idazten zituen. Johnny Hessekin bikote bat osatu zuen eta 1936. urtera arte aritu ziren elkarrekin; urte horretan Trenet soldadutzara joan zen.
Bitarte horretan abestiak idazten jarraitu zuen, horien artean Y'a d'la joie ospetsua. Abesti horrek berebiziko bultzada eman zion Treneten karrerari, eta Maurice Chevalierren laguntzaz debuta egin zuen Parisko kasinoan.
1938an sari bat eman zioten Boum abestiarengatik. Bere abesti askok poesia surrealistaren kutsua dute, eta munduaren bere ikuspegia erakusteko bidea dira. Bere ospeak mugak gainditu zituen; horren erakusgarri, La mer (1945) abestia Tokio irratiko sintonia gisa erabili izana. Milaka abesti eta eleberri ugari idatzi zituen, eta pinturan ere aritu zen. 1979an Arte eta Letretako Frantziako Saria lortu zuen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Trenet ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.