Charlie St. Cloud

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Charlie St. Cloud
Charlie St. Cloud.svg
Jatorria
Argitaratze-data 2010
Jatorrizko izenburua Charlie St. Cloud
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa film erromantikoa, sarbide-bizipena, film dramatikoa, lan literario batean oinarritutako filma eta fantasiazko filma
Iraupena 109 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua The Death and Life of Charlie St. Cloud Itzuli
Grabazio lekua(k) Vancouver
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Burr Steers
Gidoigilea(k) Craig Pearce Itzuli
James Schamus
[[Kategoria:Craig Pearce Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Zac Efron
Charlie Tahan
Kim Basinger
Amanda Crew
Ray Liotta
Donal Logue
Dave Franco
Augustus Prew
Tegan Moss
Valerie Tian

[[Kategoria:Charlie Tahan Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Donal Logue Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Augustus Prew Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Tegan Moss Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Valerie Tian Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Marc E. Platt
Ben Sherwood Itzuli

[[Kategoria:Ben Sherwood Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Universal Studios
Relativity Media Itzuli
Marc Platt Productions Itzuli

[[Kategoria:Relativity Media Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Marc Platt Productions Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Rolfe Kent
Argazki-zuzendaria Enrique Chediak
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Washington
Kanpo loturak
www.charliestcloud.com/

Charlie St. Cloud, estatubatuar film dramatikoa da. 2010eko uztailaren 30ean estreinatu zen Ameriketako Estatu Batuetan eta urte bereko urriaren 1ean Espainian. Zac Efron da pertsonai nagusia eta Burr Steers zuzendaria. Ben Sherwooden 2004ko nobela batean oinarrituta dago. $44 milioi-ko aurrekontua izan zuen.[1]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Claire (Kim Basinger), Charlie St Cloud (Zac Efron)en ama, gaueko lan txandara doa eta Charlie uzten du bere anai txikia zaintzen (Sam, Charlie Tahan). Baina Charliek planak dituenez Sam berarekin eramaten du. Etxetik ateratzean kotxe istripu handi bat gertatzen da eta biak larri zauritzen dira. Florio Ferrente (Ray Liotta) erizainak Charlie erreanimatzea lortzen du soilik eta, zoritxarrez, Sam hil da. Gertakari honek Charlieren etorkizuna aldatuko du.

Charlie oso minduta sentitzen da bere anaiaren heriotzagatik, errudun sentitzen da. Horregatik ikasketak uzten ditu, baita etorkizunean bela itsas modalitatean profesionala izateko aukera ere. Bost urte pasako ditu hilerrian lan egiten bere anaiarekin, nahiz eta hau hilda egon, komunika daitekeelako. Baita elkar ikusi eta beisbolean jokatu ere. Baina Charlieren bizilagunek hau arraro aritzen dela eta asko isolatzen dela uste dute. Baina dena aldatzen da Charliek Tess (Amanda Crew) ezagutzen duenean eta bi aukeren artean bere burua ikusten duenean: anaiari egindako promesa bete edo bere bizitza propioa bizi.

Aktore-zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmean agertzen diren abesti lista da hau, baina ez soinu bandan.

  • "Baby Rhys Blues" The McKinley South Experience featuring Mick Sihkins
  • "Helicopter" Bloc Party
  • "Oh, No" Andrew Bird
  • "Rasputin" Studio K
  • "We're Gonna Play" Matthew Barber
  • "While We Were Dreaming" Pink Mountaintops
  • "California Sun" Ramones
  • "Magic Show" Electric Owls
  • "Pull My Heart Away" Jack Peñate

Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ben Sherwooden liburuaren egile-eskubideak erosteko eta filma egiteko liskarrak egon ziren 2003an hiru estudioen artean, liburua argitaratu baino lehen.[2]

Universal Studios eta Marc Plattek liburua film bihurtzearen eskubidea lortu zuten 500,000 eta 1 milioi dolar arteko zifra ordainduz.[2] Ben Sherwood produktore ejekutiboa izan zen eta Joe Johnston aukeratua izan zen hau zuzentzeko.[3]

Gidoiaren zirriborroak James Schamusek eta Lewis Colickek idatzi zituzten,[4][5]  baina amaierako gidoia Craig Pearcek idatzi zuen.[4][6] 2009ko martxoan, Johnsonen zuzendari postua Burr Steersek hartu zuen eta Plattek bere burua produktore izendatu zuen.[4][6] Steersek gidoia biribiltzen lagundu zuen, eta aktore zerrendako aktore nagusia Zac Efron zen. Honek Paramount Picturesen Footloose filmaren remakea egiteari ezetza eman zion film hau egiteko.[4][7][8] Aurreprodukzioa 2009ko martxoan hasi zen eta filmaketa 2009ko uztailan.[4]

Zac Efroren entrenamenduak 2009ko uztailan hasi ziren Vancouver,[9] British Columbian, eta produkzioa Upstate New Yorken ordutik urriaren 5era arte. [10]Amanda Crew aktorea filmera bateratu zuen Tess Carrollen paperean 2009ko uztailan[11] eta bere eszenak irailan filmatzen hasi zen.[12] Filmaren hainbat eszena Gibsons, British Columbian filmatu ziren, “Beachcombers” jatetxeko eszena barne.[13] Beste hainbat Seycove Secondary Schoolen filmatu ziren, Vancouver Iparraldean. Kim Basinger aktoreak Claire izatea onartu zuen 2009ko abuztu erdialdean. [6][14] Eta Chris Massogliak Sam St. Cloud izateko sinatu zuen 2009ko urrian, baina azkenean ez zen atera.[15][16][17]

Efronek 2009ko urrian amaitu zituen bere eszenak.[18]

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charlie St. Cloudek orokorrean harrera txarra izan zuen kritikarien artean. Rotten Tomatoesen filmak %27aren onarpena izan zuen 124 kritikaren artean eta 4,6/10 puntu jaso zituen. Web orrialdearen kritikoek esaten dute “Zac Efronek duen guztia ematen du, baina Charlie St. Cloud oso azalezkoa da eta melengaegia”.[19] Metacriticen filmak 37/100 puntu jaso zituen 30 kritiko desberdinengandik eta “orokorrean kritika txarrak” jaso zituen.[20] CinemaScoren audientziek B+ notatik A+era eman zioten F eskalan.[21]

Takila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Bildutako diría (USD)
Estatu Batuak 31.162.545
Alemania 2.165.250
Erresuma Batua 2.078.312
Australia 2.135.908
Espainia 1.753.590
Mexiko 1.398.859
Venezuela 682.233
Errusia 640.529
Frantzia 557.514
Hegoamerika 291.268

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Movie projector: 'Schmucks,' cats, dogs and Zac Efron will all open behind 'Inception'» LA Times Blogs - Company Town 2010-07-29 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  2. a b (Ingelesez) Charlie St. Cloud 2018-11-24 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  3. Winstanley, Baron, (Michael Platt Winstanley) (27 Aug. 1918–18 July 1993) Oxford University Press 2007-12-01 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  4. a b c d e «CIA, Report, National Intelligence Daily Cable, March 25, 1978, Top Secret [codeword not declassified, CREST.»] U.S. Intelligence on the Middle East, 1945-2009 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  5. Lean, Geoffrey, (born 21 April 1947), journalist, author and consultant; Contributing Editor, Environment, Daily Telegraph, 2009–15 Oxford University Press 2007-12-01 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  6. a b c «CIA, Report, National Intelligence Daily Cable, August 13, 1977, Top Secret [codeword not declassified, CREST.»] U.S. Intelligence on the Middle East, 1945-2009 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  7. Yang, Jae-Hyun (2009) «Theory of the Siegel Modular Variety» Number Theory and Applications (Hindustan Book Agency): 219–278 ISBN 9788185931975 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  8. Feun, Lynn (2009-09) «A Shining Star» Oncology Times (17): 38 doi:10.1097/01.cot.0000360994.75023.b3 ISSN 0276-2234 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  9. (Ingelesez) «Caught in the Act!», People, 2009ko uztailak 21, . Noiz kontsultatua: 2010-17-07.
  10. «CBS News/New York Times Monthly Poll, July 2009» ICPSR Data Holdings 2010-04-12 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  11. Stevens, Marianne Fedunkiw (2000-02) Dressler, Marie (09 November 1871?–28 July 1934), stage and screen actress Oxford University Press . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  12. «The Star Show» All American Girl (University of Pittsburgh Press): 13–15 ISBN 9780822979333 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  13. Eastman, Peggy (2009-07) «Colloquium Speakers: Oncology Leads Way in Individualized Medicine, but Must Reach into Community» Oncology Times (13): 26 doi:10.1097/01.cot.0000357781.07725.57 ISSN 0276-2234 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  14. Fleming, Mike (2018-11-07) «Play Within A Play» The Art of Drama Teaching (Routledge): 141–146 ISBN 9780429425622 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  15. Galak, Jeff; Redden, Joseph P.; Kruger, Justin (2009) «Variety Amnesia: Recalling Past Variety Can Accelerate Recovery from Satiation» SSRN Electronic Journal doi:10.2139/ssrn.1344541 ISSN 1556-5068 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  16. Blakesley Lindsay, Elizabeth (1999-05) «The Internet Movie Database (IMDb)9952The Internet Movie Database (IMDb). The Internet Movie Database Ltd, http://www.imdb.com» Electronic Resources Review (5): 56–57 doi:10.1108/err.1999.3.5.56.52 ISSN 1364-5137 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  17. Bishop, Genevieve M Graduate Internship Report - Santa Ynez Valley Union High School Robert E. Kennedy Library, Cal Poly . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  18. «Policy Watch newsletter for October, 2009» PsycEXTRA Dataset 2009 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  19. Villarreal, Eduardo; Zein, Joe (2018-01) «1441» Critical Care Medicine (46): 704 doi:10.1097/01.ccm.0000529443.11746.21 ISSN 0090-3493 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  20. «Metacritic: film» Choice Reviews Online (12): 40Sup–0167-40Sup-0167 2003-08-01 doi:10.5860/choice.40sup-0167 ISSN 0009-4978 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  21. Yu, Qiaoyan; Ampadu, Paul (2011-09-27) «Transient and Permanent Link Errors Co-Management» Transient and Permanent Error Control for Networks-on-Chip (Springer New York): 65–79 ISBN 9781461409618 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.

Kanpoko linkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]