Txeka
Itxura
(«Cheka» orritik birbideratua)
Txeka | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | ВЧК при СНК РСФСР | |
Mota | Isilpeko polizia | |
Herrialdea | Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Felix Dzerzhinski eta Jēkabs Peterss | |
Egoitza nagusi | ||
Osatuta | ||
Jabea | Sobietar Batasuneko Ministro Kontseilua | |
Historia | ||
Sorrera | 1917ko abenduaren 20a | |
Ordezkatzen du | Okhrana | |
Aurrekoak | Batzorde Militar Iraultzailea | |
Ondorengoak | State Political Directorate (en) | |
Desagerpena | 1922ko otsailaren 6a |
Txeka (errusieraz: ВЧК, VTxK), Ezohiko Batzorde Panerrusiarra (errusieraz: Всероссийская Чрезвычáйная Комиссия, Vserossiskaia Txrezvytxainaia Komissia) izenaren sigletatik eratorria, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren isilpeko polizia zerbitzua izan zen.[1] Feliks Dzerzhinski iraultzaileak sortu zuen 1917ko abenduaren 20an Kontrairaultzaren eta Sabotajearen aurkako Ezohiko Batzorde Panerrusiarra (errusieraz: Всероссийская Чрезвычайная Комиссия по борьбе с контрреволюцией и саботажем, Vserossiskaia Txrezvytxainaia Komissia po borbe s kontrrevoliutsiei i sabotazhem) izenarekin. Erakunde honen helburua Errusiako Iraultzaren aurkakoak aurkitzea eta atxilotzea zen. 1922ko otsailaren 6an desegin zen.