Txeka
Itxura
| Txeka | ||
|---|---|---|
| Datuak | ||
| Izen laburra | ВЧК при СНК РСФСР eta Ceka | |
| Mota | Isilpeko polizia | |
| Herrialdea | Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa | |
| Agintea | ||
| Lehendakaria | Felix Dzerzhinski eta Jēkabs Peterss | |
| Egoitza nagusi | ||
| Kideak | ||
| Jabea | Council of people's commissars of the RSFSR (en) | |
| Historia | ||
| Sorrera | 1917ko abenduaren 20a | |
| Ordezkatzen du | Okhrana | |
| Aurrekoak | Batzorde Militar Iraultzailea eta Okhrana | |
| Ondorengoak | State Political Directorate (en) | |
| Desagerpena | 1922ko otsailaren 6a | |
Txeka (errusieraz: ВЧК, VTxK), Ezohiko Batzorde Panerrusiarra (errusieraz: Всероссийская Чрезвычáйная Комиссия, Vserossiskaia Txrezvytxainaia Komissia) izenaren sigletatik eratorria, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren isilpeko polizia zerbitzua izan zen.[1] Feliks Dzerzhinski iraultzaileak sortu zuen 1917ko abenduaren 20an Kontrairaultzaren eta Sabotajearen aurkako Ezohiko Batzorde Panerrusiarra (errusieraz: Всероссийская Чрезвычайная Комиссия по борьбе с контрреволюцией и саботажем, Vserossiskaia Txrezvytxainaia Komissia po borbe s kontrrevoliutsiei i sabotazhem) izenarekin. Erakunde honen helburua Errusiako Iraultzaren aurkakoak aurkitzea eta atxilotzea zen. 1922ko otsailaren 6an desegin zen.