Chiem aintzira
Chiem aintzira | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 518,19 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 13,725 km |
Zabalera | 9,2 km |
Azalera | 79,9 km² |
Sakonera | 72 m |
Bolumena | 2,04784 km³ |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 47°53′N 12°28′E / 47.89°N 12.47°E |
UTC ordua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Estatu burujabe | ![]() |
Alemaniako estatua | ![]() |
Gobernu-eskualde | Bavaria Garaia |
Bavariako baserri-barruti | Traunstein |
Alemaniako alde udalerri gabe | Chiemsee |
Babestutako-eremua | Schutz des Chiemsees, seiner Inseln und Ufergebiete in den Landkreisen Rosenheim und Traunstein als LSG (Chiemsee-Schutzverordnung) (en) ![]() |
Hidrografia | |
Betebidea | |
Hustubidea | Alz |
Arroaren azalera | 1.398,56 km² |
Arro hidrografikoa | Danube basin (en) ![]() |
Chiem aintzira (alemanez: Chiemsee, ˈkiːmzeː ahoskatua) Alemaniako Bavaria estatuan dagoen aintzira da, Rosenheim (31 kilometrotara) eta Austriako Salzburgo (66 kilometrotara) ditu inguruan. Aintzira Bavariako itsasoa ezizenaz ezagutzen da. 1976an Ramsarreko hitzarmenean 8660 hektarea babestu ziren.
Bavaria Garaiko herri txikiak daude ertzean, handiena Prien am Chiemsee da 10.000 biztanlerekin.
Uharteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lau uharte daude aintziran, Herreninsel, Fraueninsel, Krautinsel eta Schalch, baina dudarik gabe Herreninsel (gizonen uhartea) da erakargarriena bertan baitago Luis II.a Bavariakoak eraikitako jauregia, Versaillesko jauregiaren antzirudiko eraiki zuena, izan ere Luis II.aren heroia baitzen Luis XIV.a Frantziakoa. Hainbeste diru erabili zuen jauregi hau eraikitzen 1885ean dirurik gabe gelditu eta 50 gelatik gora bukatu gabe gelditu zirela.
Fraueninsel (emakumeen uhartea) da bigarren uhartea eta bertan VIII. mendeko Frauenwörth abade-etxea dago.
Aisialdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herririk handiena eta komertzialena Prien am Chiemsee da. Famatuak dira Chieming eta Gstadteko hondartzak. Honetaz gain ur-ekintzak egin daitezke eta Prien am Chiemseen Prienavera atseden leku modernista dago.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Herreninselgo jauregia
-
Chiemsee
-
Fraueninsel