Childhood's End

Wikipedia, Entziklopedia askea
Childhood's End
Datuak
IdazleaArthur C. Clarke
Argitaratze-data1953ko abuztuaren 24a
Generoazientzia-fikzioa eta utopian fiction (en) Itzuli
Jatorrizko izenburuaChildhood’s End eta Les Enfants d'Icare
ArgitaletxeaBallantine Books (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua

Childhood's End (euskaraz Haurtzaroaren Amaiera), 1953ko Arthur C. Clarke britainiar idazlearen zientzia fikziozko eleberri bat da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen amaieraldera, AEBak eta Sobietar Batasuna espazioan zeinek lehen ontzia gailua jartzen duen lehiatzen ari dira. Ustekabean estralurtar espaziontzi erraldoiak munduko hiri nagusienetan agertuko dira. Superjaunak deritzoten estralurtarrek gizakien kontaktuan jarri eta bere asmoak zintzoak direla eta gizateriari lagundu nahi diotela iragarriko diete. Aurrez-aurreko batzarrak burutuko dituzte, betiere estralurtarrek beren aurpegiak ezkutatuta dituztela, hauetan kristal unidirekzional baten bidez Nazio Batuen Erakundek Rikki Stormgren burua eta Karellen izeneko superjaunen buruak parte hartuko dute, azken honek gizakiei estralurtarren benetako itxura berreogeita hamar urtera erakutsiko dietela hitzemango die.

Behin berrogeita hamar urte igaro ondoren, Karellen eta gainontzeko superjaunek gizateriari beren benetako itxura fisikoa erakutsiko diete. Beren itxura usadiozko irudi historikoetako hegal, adar eta isatsadun deabruena da. Gizakiak baina garaiagoak, eta gorputzez indartsuagoak, baina eguzki argiarekiko oso sentsibleak, Lurreko airea denborldi laburretan bakarrik arnasteko gai dira.

Karellen jarrera gizakiekiko banatua dago, alde batetik beren moral faltak haiekiko gupida sentiarazten dio, bestalde gizakiek unibertso fisikoa gainditzeko duten gaitasun potentzialarekiko modu onberan jeloskor da. Lurraren ikuskatzaile gisa Karellen betebeharra gizateriak bere hurrengo eboluzio mailara jauzi egin dezan laguntzea izango da: giza haurrak beren psio fakultatearen garapen handiaren bidez itxuraldatuko diren apokalipsia.

Haur mutanteen estatus jainkotarraren prezioa beren nortasun indibiduala galtzea litzateke: espezie fusionatuentzat ez baitago "ni" izenorderik. Superjaunak gizakiak baina koefiziente intelektual handiagoa eta teknologikoki garatuagoak daudenez, ez dira jauzi ebolutiboa beren kaxaz emateko gai. Karellen betebeharra gizakiek gizarte orekatuagoa sortzeko beren ekintzak mugatzea litzateke, honela gizakiek superjaunek "Breakthrough" deritzoten fasen, haurren perzepzio extrasentsoriala eta telekinesiaren garapen ikaragarria bereganatuko duten unea, gizateriak bere burua suntsitu ez dezan.

Gizateria superjaunek apoteosira iristen lagunduko duten bosgarren espeziea da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]