Houbara basoilo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chlamydotis undulata» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Houbara basoilo
Houbara035.JPG
Iraute egoera

Ahula (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Aves
Ordena Gruiformes
Familia Otididae
Generoa Chlamydotis
Espeziea Chlamydotis undulata
(Jacquin, 1784)[2]
Hedapen mapa
Houbara map.svg

Houbara basoiloa (Chlamydotis undulata) Chlamydotis generoko animalia da. Hegaztien barruko Otididae familian sailkatua dago. Iparraldeko Afrikan eta Kanarietan bizi da.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriskuan dagoen hegaztia izanik, berreskuratzeko programa bereziak daude indarrean, eta intseminazio artifiziala baliatzen da gatibu mantenduriko hegaztiak ugaltzeko. Hala ere, berreskuratze-programek ez dute arrakasta handiegirik lortu, batez ere gutxi direlako aurrera ateratzen diren txitak[3]. Emaitza eskas hauen arrazoiak bilatzeko azterketa sakonak egin dira, eta ondorioztatu da arraren gorteiatze-erakustaldia garrantzi handikoa dela hegazti hauetan. Arraren erakargarritasunak (kasu honetan gorteiatze-erakustaldiaren bitartez adierazten denak) geneen kalitatearen neurria adierazten du, edo horrela erreakzionatzen dute emeek behintzat. Ar erakargarriekin parekatzen direnean, emeek arrautza gehiago erruten dute, testosterona gehiago bideratzen diete arrautzei, txita gehiago jaio eta txita gehiago ateratzen dira aurrera.

Ugalekta kontrolatuko esperimentuetan, kalitate desberdineko ar erakustaldiak aurkeztu zituzten emeen aurrean, eta erakustaldi landuenak ikusi zituzten emeek baliabide gehiago bideratu zituzten arrautzetara, nahiz eta ernalketa ez etorri erakustaldia egin zuen arrarengandik (artifiziala izan baita esperimentuetan)[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)BirdLife International (2012) Species factsheet. www.birdlife.org webgunetitik jaitsia 2012/05/07an
  2. (Ingelesez) IOC Master List
  3. a b (Euskaraz)  «Arraren erakargarritasunaren garrantzia - Zientzia Kaiera», Zientzia Kaiera, https://zientziakaiera.eus/2018/06/14/arraren-erakargarritasunaren-garrantzia/. Noiz kontsultatua: 2018-06-18 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Houbara basoilo Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]