Chlorobium

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chlorobium
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaChlorobiota
KlaseaChlorobiia (en) Chlorobiia
OrdenaChlorobiales
FamiliaChlorobiaceae
Generoa Chlorobium
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Chlorobium generoa sufrearen bakterio berdeen multzoan dagoen genero bakteriarretako bat da, bakterio Gram negatiboz osatua dagoena. Bazilo itxura dute, ez dira mugikorrak eta fotosintesi bakteriarra egiten dute, SH2 izanik elektroien emailea eta CO2 karbono iturria:

CO2 + SH2 + argia → (CH2O)n + 2S

Chlorobium berde kolorekoak dira, eta hortik bakterio horien goitizena (sufrearen bakterio berdeak). Fotosintesi bakteriarra anaerobioa denez, oxigenorik gabeko ur sakonetan bizi dira Chlorobium generoko bakterioak.

Beste sufrearen bakterio berdeen aldean, Chlorobiumek ez ditu gas-bakuolak [1]. Sortzen duten sufre elementala (S) ez dute zelula barruan pilatzen; kanpora botatzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:534-535 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]