Cimarron (ibaia)
Cimarron (ibaia) | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.123 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 36°54′24″N 102°59′12″W / 36.906686°N 102.986597°W |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatua | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 18.950 mi² |
Arro hidrografikoa | Arkansas River basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 1.147 m³/s |
Lakuak | Keystone Lake (en) ![]() |
Bokalea () | Arkansas ibaia |
Cimarron ibaia (ingelesez: Cimarron River, ˈsɪmərɒn,_-roʊn ahoskatua; chiwereraz: Ñíxgu; Ñíhgu, euskaraz: «ibai gazia»[1]) Arkansas ibaiaren ibaiadar nagusietakoa da. Guztira, 1.123 km-luzera 46.565 km²-ko arroa ditu. Mexiko Berria, Oklahoma, Colorado eta Kansas estatuak zeharkatzen ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cimarrón ibaiak Johnson Mesan (2624 m) du iturria, Folsomdik mendebaldera. Ibaia ekialderantz doa nagusiki, eta Kenton parean Oklahoman sartzen da kirtenetik edo irtengunetik (Oklahoma Panhandle). Gero ipar-ekialderantz jotzen du, Colorado estatuko hego-ekialdeko izkina zeharkatuz, Kansasen jarraitzeko. Bihurgune zabal bat egiten du eta hego-ekialderantz abiatzen da, berriro Oklahoma Panhandle-ra sartu eta tarte labur batean Kansasera itzultzeko.[2] Ekialderantz jarraitzen du, eta, azkenik, Oklahoman itzultzen da; han, hego-ekialderantz egiten du, eta, tarte luze baten ondoren, bihurgune handi bat deskribatzen du, apur bat ipar-ekialderantz, Tulsatik gertu dagoen Keystone urtegian Arkansas ibaiarekin bat egiteko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (2008) Kansas Historical Society, Ioway-Otoe-Missouria Language Project, English to Ioway-Otoe-Missouria Dictionary, "Dictionary X (English to Baxoje)", "Cimarron River". online
- ↑ (Ingelesez) USGS. Carrizozo Creek near Kenton, OK. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |